‘Galiarrek burua galdu zutenean’ filmak Ficabeko sari nagusia irabazi du
Bidasoko XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa ostiralean iritsi zen bukaerara. David Geoffroy zuzendariaren Quand les Gaulois perdaient la tête –Galiarrek burua galdu zutenean– filmak aho batez jaso zuen Epaimahairen Sari Nagusia. Arkeolan sar...
Bidasoko XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa ostiralean iritsi zen bukaerara. David Geoffroy zuzendariaren Quand les Gaulois perdaient la tête –Galiarrek burua galdu zutenean– filmak aho batez jaso zuen Epaimahairen Sari Nagusia.
Arkeolan saria bestalde, Luc Ronat zuzendariaren Le parfum retrouvé –Lapurtutako lurrina– filmarentzat izan zen. Arkeolan fundazioak banatzen du saria eta zientziaren hedapena modurik egokienean egiten duen ikus-entzunezkoa saritzen du.
Azkenik, Publikoaren Sari Berezia The 2000 years old computer –2000 urteko ordenagailua– Mike Beckhamen gidaritzapean grabatutako produkzioak jaso du. Ikusleek eta Bidasoko eragile ezberdinek banatutako saria da, eta parte hartu duten elkarteen artean, ondokoak daude: Hondarribia Futbol elkartea, Nagusilan, Dunboa Ikastetxea, Ama Xantalen egoitza, Urdanibiako Uztarri Ona bizilagunen elkartea, Santiagoko Auzo Elkartea, Oroitza elkartea, Irungo Hiritar Foroa eta Hondae.

