Ehunka lagun kalean, presoen sakabanaketaren kontra
Hileko azken ostiraleko presoen aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Oarsoaldean eta Bidasoan, Herrirak deituta. Herri guztietan bereziki salatu zutena presoek jasaten duten sakabanaketa izan zen, eta horrekin bukatzeko eskatu zuten 60 lagunek Hondarribian, 69k Irunen, San Pedron hemezortzik, Donibanen 35 izan ziren, 207 Errenteria-Oreretan, 42 Hendaian eta 30 Lezon (Antxoko eta Oiartzungo datuak ez ditu oraindik lortu HITZAk).