Zesta puntako bi bikoteek etxean jokatuko dute ostiralean
Gipuzkoako Zesta Punta Txapelketan jokatzen duten Nagusien Mailako Hondarribiko bi bikoteek etxean jokatuko dute asteburuan. Bihar izango da, ostiralarekin, Jostaldi pilotalekuan 19:15ean hasiko den jaialdian. Hondarribia1 bikotea Gazteleku2-ren kontra...
Gipuzkoako Zesta Punta Txapelketan jokatzen duten Nagusien Mailako Hondarribiko bi bikoteek etxean jokatuko dute asteburuan. Bihar izango da, ostiralarekin, Jostaldi pilotalekuan 19:15ean hasiko den jaialdian. Hondarribia1 bikotea Gazteleku2-ren kontra ariko da eta bigarren taldeak Danok Bat klubeko ordezkariak izango ditu aurkari.
Bi partida horiez gain, esku pilotako lehia bat izango da bihar Jostaldin, Kadete Mailako Eskuz Binakako 2. Mailakoa. Hondarribiko ordezkariek Mundarro taldeko bikotearekin jokatuko dute.
Haurren mailako esku pilotariek, berriz, Getarian jokatuko dute, Sahatsaga pilotalekuan, larunbatean (15:00etatik aurrera). Zumaia2-ren kontra ariko dira, 2. urteko haurren txapelketaren barruan.

