Santa Barbara Egunaren bigarren aldia ospatuko dute Arditurrin
Santa Barbara Egunaren bigarren aldia egingo dute asteburuan Arditurrin. Santa Barbara meatzarien patroia da. Abenduaren 4a da bere eguna, baina Arditurrin igandean (abenduak 2) ospatuko dute. Egun horretan eskaintza berezia izango da meategietan: oina...
Santa Barbara Egunaren bigarren aldia egingo dute asteburuan Arditurrin. Santa Barbara meatzarien patroia da. Abenduaren 4a da bere eguna, baina Arditurrin igandean (abenduak 2) ospatuko dute.
Egun horretan eskaintza berezia izango da meategietan: oinarrizko bisita 2 euroren truke egin ahal izango dute bisitariek, eta sakoneko bisita 3 euroan, 10:00etatik 14:00etara.
Horrez gain, Arditurriko aparkalekutik meategietaraino bisitariak garraiatzeko tren berdea ibiliko da tarte horretan. Doan eskainiko du zerbitzua.

