Piraguistek eskola arteko lehiaketa bukatu dute
Santiagotarrak kirol elkarteko palista gazteenak eskola arteko udazkeneko txapelketa bukatutzat eman dute dagoeneko. Emaitzak, berriz ere, Santiagotarrak-en aldekoak izan dira, eta kategoria gehienetan lehenengo postuen artean kokatzea lortu dute. Heme...
Santiagotarrak kirol elkarteko palista gazteenak eskola arteko udazkeneko txapelketa bukatutzat eman dute dagoeneko. Emaitzak, berriz ere, Santiagotarrak-en aldekoak izan dira, eta kategoria gehienetan lehenengo postuen artean kokatzea lortu dute. Hemendik aurrera udaberrian hasiko den Gipuzkoako eskola arteko txapelketarako prestatuko dira.

