Lan eta etxebizitza duinaren aldeko manifestazioarekin bat egin du langabeen batzarrak
Euskal Herria Martxan ekimenarekin lotuta, bihar, manifestazioa egingo dute Donostian, lan eta etxebizitza duinaren alde. Hala, Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak ere parte hartuko du protestan, eta Errenteria-Oreretako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo herritar guztiei ere gauza bera egiteko eskatu diete. Gaineratu duenez, “kalera ateratzeko garaia da, baita haserrea lau haizeetara adieraztekoa ere”. Manifestazioa 19:00etan aterako da Bulebarretik.