Itsasoak bere obran izan duen eraginaz ariko da Kirmen Uribe udaletxean, gaur
Kirmen Uribe idazle ondarruarrak Itsasoa nire literaturan goiburuko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Euskara Departamenduak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruko ekimena da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da hizket...
Kirmen Uribe idazle ondarruarrak Itsasoa nire literaturan goiburuko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Euskara Departamenduak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruko ekimena da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da hizketaldia eta sarrera denentzat libre izango da.
Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak jardunaldien aurkezpenean azaldu zuen Uriberi nahi zuenaz hitz egiteko aukera eman ziotela «baina bera ondarroarra izanda, hitzaldia Hondarribian, eta bere obran itsasoak izan duen garrantzia edukita, itsasoaren gaia lantzeko eskatu genion».