Hiesa prebenitzeko laguntzetan izandako “atzerapausoa” salatu du PSE-EEk
Abenduaren 1a Hiesaren Kontrako Eguna da mundu osoan, eta Errenteria-Oreretako PSE-EEKk ere gogoan izan du. Hala, gobernuz kanpoko erakundeek Hiesa prebenitzeko garatzen dituzten programetara zuzendutako laguntzak %75 murriztu dituela Espainiako Gobern...
Abenduaren 1a Hiesaren Kontrako Eguna da mundu osoan, eta Errenteria-Oreretako PSE-EEKk ere gogoan izan du. Hala, gobernuz kanpoko erakundeek Hiesa prebenitzeko garatzen dituzten programetara zuzendutako laguntzak %75 murriztu dituela Espainiako Gobernuak salatu du: “Eragin sozial eta sanitarioak ekarriko ditu, eta infekzio horren murrizketa eta kontrolean lortutako aurrerapenetan atzerapauso bat”.
Horrez gain, GIB bidezko infekzioari erantzun bat emateko politikek ikuspegi eta integratzaile eta globala eduki behar dutela iritzi dio PSE-EEk, eta kontuan har dezatela “estigma, prebentzio eta infekzioaren diagnostiko azkarraren arteko lotura”. Horrez gain, “GIB bidezko infekzio berririk gabeko, diskriminaziorik gabeko eta GIB-Hiesarekin lotutako heriotzarik gabeko munduaren aldeko konpromisoa” azaldu du.
PSE-EEk gogorarazi du 1981an lehen aldiz diagnostikatu zenetik GIB eta Hiesarekin lotutako 25 milioi heriotza izan direla munduan, egun, 34 milioi lagunek daukatela GIB munduan, eta Espainiako Estatuan 150.000 lagunek.

