Herrirak bilerara deitu du gaur, atxikitzeak lortzeko
Herrira presoen eskubideen aldeko atxikimenduak lortzen ari da, eta gai horri buruz hitz egiteko bilera antolatu du gaurko, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Orain arte, herritar askoren babesa lortu du, horien artean hainbat aurpegi ezagun: Josu Mitxelena m...
Herrira presoen eskubideen aldeko atxikimenduak lortzen ari da, eta gai horri buruz hitz egiteko bilera antolatu du gaurko, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Orain arte, herritar askoren babesa lortu du, horien artean hainbat aurpegi ezagun: Josu Mitxelena musikaria, Reyes Karrere eskubaloi entrenatzailea, Joserra Trebiño apaiza, Mikel Ugalde… Herrirak egungo testuinguru politikoan presoen gaia mahai gainean jarri behar dela iritzi dio, eta “Euskal Herri osoaren arazoa” dela gogorarazi du.

