Ezker Hormako VII. Emakume Pilotari txapelketako partidak jokatuko dituzte etzi Bekoerrotan
Ezker Hormako VII. Emakume Pilotari txapelketa jokatuko dute etzi Bekoerrotan
Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak antolatuta, Ezker Hormako VII. Emakumea Pilotari txapelketaren laugarren jardunaldia jokatuko dute etzi Bekoerrota kiroldegian, 15:30etik aurrera. Nagusi Kategoriako pilotariek hartzen dute parte txapelketa horretan, gomazko paleta jokamoldean eta bi mailatan. Lehiaketaren helburua, berriz, pilotarien maila jokoak orekatuz bikoteak osatu eta txapelketa “interesgarri” eta “motibagarriagoa” antolatzea dela azaldu dute antolatzaileek.
Txapelketa hilaren 10ean hasi zen eta etzikoa, laugarren jardunaldia izango da. Horren barruan, sei partida jokatuko dituzte. Antolatzaileek lehia bizi izatea espero dute eta lehenengo mailako partida nabarmendu dute: “Arratsaldeko hirugarrena partida ona izango da, buruen artekoa izango delako. Errondo-Mendizabal bikotea, Goikoetxea-Arozena bikotearen kontra ariko da”.
Partidak:
- Garmendia-Arrieta / Manzisidor-Mendizabal
- Redondo-Labaka / Arruti-Beldarrain
- Pagola-Mendizabal / Goikoetxea-Arozena
- Jauregi-Arriola/ Etxegia-Perez
- Irazustabarrena-Senper / Evaristti-Argain
- Indo-Lucas / Tijero-Errasti


