Euskaraz erosten dutenek saria izango dute
Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte. Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan: Aialde kafetegia. Baobab. Berezi janari denda. Elorsoro kiroldegiko kafetegia. Garbiñe edergintza. Izaro arrandegia. Lizar harategia. Lur-zaina belar denda. Martin harategia. Museo del vino taberna. Txintxosta ileapaindegia. Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.
Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte.
Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan:
- Aialde kafetegia.
- Baobab.
- Berezi janari denda.
- Elorsoro kiroldegiko kafetegia.
- Garbiñe edergintza.
- Izaro arrandegia.
- Lizar harategia.
- Lur-zaina belar denda.
- Martin harategia.
- Museo del vino taberna.
- Txintxosta ileapaindegia.
Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.