Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Etxe kaleratzeen kontrako mozioa aho batez onartu du Errenteriako Udalbatzak

Udalbatzar motza baina mamitsua izan zen herenegungoa. Zinegotziek bost puntuko gai ordena zeukaten eztabaidatzeko, eta horien artean, pil-pilean dagoen eta herrian eragiten ari den gai bat: etxe kaleratzeena. PSE-EEk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak. Hala nola, Espainiako Gobernuari hipoteken araudia aldatzeko eskatu diote, eta etxebizitza ordainean ematearen figura kontuan hartzeko. Horrekin batera, etxe kaleratzeak bi urteko epean eteteko galdegin diote, bankuaren praktika onarenpean dauden kasuetan. Epe berean etxe kaleratzeak geratzeko eskatu die finantza erakundeei Udalbatzak. Eusko Jaurlaritzarengana ere zuzendu da, eta etxebizitza parke bat sortzeko galdegin dio, “alokairu sozialen bidez kaleratu dituztenen etxebizitza eskubidea bermatzeko”. Gai ordenak bultzatuta, Stop Kaleratzeak taldeko kideek ere udalbatzarrean parte hartu zuten, eta neurri zehatzagoak planteatu zituzten. Bat egin zuten araudi aldaketarekin, baina urrunago joan ziren, eta Espainiako Gobernuak araudi aldaketa onartuko ez balu, Gasteizko legebiltzarrak etxebizitza eskumena eskatzea proposatu zuten. Zentzu horretan, bi urteko moratoriak ez direla nahikoak adierazi zuten, “egoera ekonomikoak okerrera” egingo duela iritzita, batetik, eta “kaleratu dituzten edo arriskuan dauden familiei ez dielako irtenbiderik ematen Espainiako Gobernuak”. Etxebizitza parkearekin bat egin zuen Stop Kaleratzeak-ek, baina, udalarengana zuzendu zen, eta kaleratzeen ondorioz, hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko proposatu dio, batik bat babes ofizialeko etxebizitzak kontuan hartuta. Errolda horren bidez, [...]

admin
Bidasoa
2012/11/29
azaroko udalbatzarra

Stop Kaleratzeak taldeko kideek hitza hartu zuten herenegungo udalbatzarrean

Udalbatzar motza baina mamitsua izan zen herenegungoa. Zinegotziek bost puntuko gai ordena zeukaten eztabaidatzeko, eta horien artean, pil-pilean dagoen eta herrian eragiten ari den gai bat: etxe kaleratzeena. PSE-EEk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen Udalbatzak.

Hala nola, Espainiako Gobernuari hipoteken araudia aldatzeko eskatu diote, eta etxebizitza ordainean ematearen figura kontuan hartzeko. Horrekin batera, etxe kaleratzeak bi urteko epean eteteko galdegin diote, bankuaren praktika onarenpean dauden kasuetan. Epe berean etxe kaleratzeak geratzeko eskatu die finantza erakundeei Udalbatzak.

Eusko Jaurlaritzarengana ere zuzendu da, eta etxebizitza parke bat sortzeko galdegin dio, “alokairu sozialen bidez kaleratu dituztenen etxebizitza eskubidea bermatzeko”.

Gai ordenak bultzatuta, Stop Kaleratzeak taldeko kideek ere udalbatzarrean parte hartu zuten, eta neurri zehatzagoak planteatu zituzten. Bat egin zuten araudi aldaketarekin, baina urrunago joan ziren, eta Espainiako Gobernuak araudi aldaketa onartuko ez balu, Gasteizko legebiltzarrak etxebizitza eskumena eskatzea proposatu zuten.

Zentzu horretan, bi urteko moratoriak ez direla nahikoak adierazi zuten, “egoera ekonomikoak okerrera” egingo duela iritzita, batetik, eta “kaleratu dituzten edo arriskuan dauden familiei ez dielako irtenbiderik ematen Espainiako Gobernuak”.

Etxebizitza parkearekin bat egin zuen Stop Kaleratzeak-ek, baina, udalarengana zuzendu zen, eta kaleratzeen ondorioz, hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko proposatu dio, batik bat babes ofizialeko etxebizitzak kontuan hartuta. Errolda horren bidez, etxea galdu dutenak berriro bueltatu daitezkeela azaldu zuen, baita alokairu sozialaren eskaerari erantzun ere.

Horrez gain, herrian kaleratzeak egin dituzten eta egiten ari diren bankuetatik —egun zortzi kasu daudela esan zuten— funtsak kentzea, udaltzainek etxe kaleratzeetan ez parte hartzea, eta kasuren bat dagoenez, Eusko Jaurlaritzari Ertzaintza ez bidaltzea eskatzea proposatu du taldeak.

Alkateen itunera atxikitzea
Errenteriako Udala tokian tokiko energia iraunkorraren aldeko alkateen itunera atxikitzea ere onartu zuten herenegun zinegotziek. Alkateen itun hori Europako Batasunak sustatu du, eta zehazten dituen hainbat neurrien artean hiru nabarmendu daitezke: CO2 isurketak %20 murriztea, energia eraginkortasuna %20 igotzea, eta energia eskaeraren %20 energia berriztagarrien bidez betetzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.