Eguberri giroa izanen da larunbatean Mediatekan, Euskarazko Ipuinaldian
Xan Errotabehere ipuin kontalariak urteko Euskarazko Ipuinaldiaren azken saioa zuzenduko du larunbatean, abenduak 1, Herriko Mediatekan, 11:00etan hasita. Gabonak gertu izanik, Olentzero agertuko da Errotabehereren kontaketan: “Negua, iluna, eta haize hotza datoz. Eta gau beltzarekin mamuak: Akilimarro eta Tartaro goseti eta beldurgarriak… Zorionez, neguko elur zuriarekin batera dator ere Olentzero. Jadanik badabil. Mendiko elurrean ikusi ditugu haren aztarnak…. Hau da sutondoan ipuin goxoak kontatzeko garaia…” Ekitaldiaren antolatzaile den Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak gonbita luzatu die Hendaiako zein eskualdeko familiei larunbatean euskarazko ipuin kontaketan agertzeko. Xan Errotabehere: “Istorioak beharrezkoak ditugu bizitzen ikasteko” Mundua mundu dena izanen da istorio… Herri honek sortu ditu mila ipuin. Eta beti sortzen ditu. Istorioak beharrezkoak ditugu, ez bakarrik irri egiteko eta gozatzeko, baina ere bizia eta bizitzen ikasteko. Ipuinak ez dira amets hutsezkoak. Fantasiaren azpian egia handia daukate gordea. Gereziak bezala: gerezia dastatu eta hor barruko hezurrean dago biharko ipuinen arbola. Nire kondalaritzan atzoko eta gaurko istorioak josten ditut, Euskal Herrikoak eta kanpokoak, urrezko hariz, hots euskaraz. Ahalaz jantzi politenak eginez, ilunak berdin argiak, noiz farfailak, noiz alaiak. Helduentzat bezala txikientzat. Euskara ere jalgi dadin gure gogo ametsetara, ipuinekin batera gozagarri… Xan Errotabehere
Xan Errotabehere ipuin kontalariak urteko Euskarazko Ipuinaldiaren azken saioa zuzenduko du larunbatean, abenduak 1, Herriko Mediatekan, 11:00etan hasita. Gabonak gertu izanik, Olentzero agertuko da Errotabehereren kontaketan: “Negua, iluna, eta haize hotza datoz. Eta gau beltzarekin mamuak: Akilimarro eta Tartaro goseti eta beldurgarriak… Zorionez, neguko elur zuriarekin batera dator ere Olentzero. Jadanik badabil. Mendiko elurrean ikusi ditugu haren aztarnak…. Hau da sutondoan ipuin goxoak kontatzeko garaia…”
Ekitaldiaren antolatzaile den Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak gonbita luzatu die Hendaiako zein eskualdeko familiei larunbatean euskarazko ipuin kontaketan agertzeko.
Xan Errotabehere: “Istorioak beharrezkoak ditugu bizitzen ikasteko”
Mundua mundu dena izanen da istorio… Herri honek sortu ditu mila ipuin. Eta beti sortzen ditu. Istorioak beharrezkoak ditugu, ez bakarrik irri egiteko eta gozatzeko, baina ere bizia eta bizitzen ikasteko. Ipuinak ez dira amets hutsezkoak. Fantasiaren azpian egia handia daukate gordea. Gereziak bezala: gerezia dastatu eta hor barruko hezurrean dago biharko ipuinen arbola.
Nire kondalaritzan atzoko eta gaurko istorioak josten ditut, Euskal Herrikoak eta kanpokoak, urrezko hariz, hots euskaraz. Ahalaz jantzi politenak eginez, ilunak berdin argiak, noiz farfailak, noiz alaiak. Helduentzat bezala txikientzat. Euskara ere jalgi dadin gure gogo ametsetara, ipuinekin batera gozagarri…
Xan Errotabehere

