Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

‘Barrura begiratzeko leihoak’ emango dute gaur udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo herri bilguneak antolatu du emanaldia; bost euskal presoren egoera kontatzen du filmak Oiartzungo Herrirak antolatuta, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bost zuzendarik —Josu Martinezek, Eneko Olasagastik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta Txaber Larreategik—, bost euskal preso politikoren istorioak kontatzen dituzte dokumentalean. Irati Tobar, Jon Ugarte Zinkunegi, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jesus Mari Zalakain eta Mikel Albisu Mikel Antza euskal presoak dira filmeko protagonistak. Egileek eta ekoiztetxeak, hainbat arazo izan dituzte lan hori egin eta zabaldu ahal izateko. Ekainean, Donostiako Udalak erabaki zuen filmaren arduraduna den Zinez ekoiztetxeari diru laguntza ematea. Espainiako Barne Ministerioak esan zuen Bildu legez kanpo uzteko arrazoia izan zitekeela laguntza. Herritarren ekarpenak Hala, diru laguntza horri eta diru laguntza publiko guztiei uko egitea erabaki zuen ekoiztetxeak. Jendeak diru ekarpena egiteko kanpaina abiatu zuten orduan. Oiartzunen ere jaso zituzten ekarpen horiek. Azkenean, Zinezek laguntzak adina diru lortu zuen, eta filma bukatu zuen. Ondorengo arazoak, filma proiektatzerakoan iritsi zitzaizkieen egileei. Zinez ekoiztetxekoek Zinemaldiko hautaketa batzordeari aurkeztu zioten dokumentala, baina antolatzaileek ez zuten sartu hautatutakoen zerrendan. Hala, lehenengo bi emanaldiak Donostiako Viktoria Eugenian egin zituzten, eta pribatuak izan ziren. Zabaltzeko deia Geroztik, arazoak izan dituzte hainbat zinema areto komertzialetan proiektatzeko ere. [...]

admin
Bidasoa
2012/11/29

Oiartzungo herri bilguneak antolatu du emanaldia; bost euskal presoren egoera kontatzen du filmak

Oiartzungo Herrirak antolatuta, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Bost zuzendarik —Josu Martinezek, Eneko Olasagastik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta Txaber Larreategik—, bost euskal preso politikoren istorioak kontatzen dituzte dokumentalean. Irati Tobar, Jon Ugarte Zinkunegi, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jesus Mari Zalakain eta Mikel Albisu Mikel Antza euskal presoak dira filmeko protagonistak.

Egileek eta ekoiztetxeak, hainbat arazo izan dituzte lan hori egin eta zabaldu ahal izateko. Ekainean, Donostiako Udalak erabaki zuen filmaren arduraduna den Zinez ekoiztetxeari diru laguntza ematea. Espainiako Barne Ministerioak esan zuen Bildu legez kanpo uzteko arrazoia izan zitekeela laguntza.

Herritarren ekarpenak
Hala, diru laguntza horri eta diru laguntza publiko guztiei uko egitea erabaki zuen ekoiztetxeak. Jendeak diru ekarpena egiteko kanpaina abiatu zuten orduan. Oiartzunen ere jaso zituzten ekarpen horiek. Azkenean, Zinezek laguntzak adina diru lortu zuen, eta filma bukatu zuen.

Ondorengo arazoak, filma proiektatzerakoan iritsi zitzaizkieen egileei. Zinez ekoiztetxekoek Zinemaldiko hautaketa batzordeari aurkeztu zioten dokumentala, baina antolatzaileek ez zuten sartu hautatutakoen zerrendan. Hala, lehenengo bi emanaldiak Donostiako Viktoria Eugenian egin zituzten, eta pribatuak izan ziren.

Zabaltzeko deia
Geroztik, arazoak izan dituzte hainbat zinema areto komertzialetan proiektatzeko ere. Hala ere, proiektatu duten toki guztietan arrakasta izan du dokumentalak, eta jende gehienak txaloz hartu du.

Dena den, proiektua laguntzen jarraitu nahi dutenek, horretarako aukera dute, DVDak erosita, edota emanaldiak antolatuta.

Webgunearen bidez jar daitezke Zinez-eko arduradunekin harremanetan. Hori egin du Oiartzungo herri bilguneak. Oarso Bidasoko bigarren emanaldia izango da Oiartzungoa (lehena Hendaian egin zuten, hilaren 17an).

Azken ostirala eta afaria
Bestalde, bihar hilabeteko azken ostirala izanik, presoen eta iheslarien aldeko kartelada deitu du herri bilguneak. Ohi bezala 20:00etan izango da, Doneztebe plazatik hasita.

Horrez gain, herri afaria ere antolatu dute. Girizia elkartean izango da, kartelada eta gero. Afariaren prezioa 18 eurokoa da eta txartelak ohiko tokietan eros daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.