Aitor Mendiluze eta Jon Maia izango dira Itsas Lur ekartearen bertso afarian
Neguko Jardunaldien barruan eta Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta, bertso afaria antolatu du Itsas Lur Elkarteak etzirako. Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte afaltzera Itsas Lurrekoek. Sarrerak dagoeneko salgai daude. 20 eu...
Neguko Jardunaldien barruan eta Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta, bertso afaria antolatu du Itsas Lur Elkarteak etzirako. Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte afaltzera Itsas Lurrekoek.
Sarrerak dagoeneko salgai daude. 20 euroan eros daitezke Hondarribiko Etxeberria, Enbata eta Txantxangorri tabernetan, eta Irungo Sunbilla ostatuan (Moskun dago).
Informazio gehiago behar duenak Itsas Lur Elkartera dei dezake (628 17 05 30 telefono zenbakira), eta Rafarengatik galdetu.