Abenduaren 6an Durangora joateko deia egin dute
Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak; herritik autobusak antolatu dituzte hara joateko Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak abenduaren 6rako (datorren ostegunerako) Durangon, Bagoaz. Euskal Herriak #Independentzia! lelopean. 1...
Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak; herritik autobusak antolatu dituzte hara joateko
Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak abenduaren 6rako (datorren ostegunerako) Durangon, Bagoaz. Euskal Herriak #Independentzia! lelopean. 17:00etan izango da, Landako gunean. Bertara joateko autobusak antolatu dituzte herrian. Garmendi txokolategian eta Amazkarren daude zerrendak.
Sareak, «martxa guztiz dinamikoa eta parte hartzailea» izango dela jakinarazi du: «Martxan eta amaiera ekitaldian musika, kantua, hitzak, dantza, … eta gainetiko ikuskizunak izango dira». Berdez jantzita joateko deia egin dute.
Egun horretan, goiz eta eguerdian, zenbait ikuskizun eta animazio izango dira Durangon zehar eta Landako gunean. 14:00etan, berriz, Independentziaren aldeko argudioak auzolanean liburua aurkeztuko du sareak, Ahotsenean. 15:30ean DJ Bull-en txanda izango da Landakon. Eta sarearen materiala erosteko aukera izango da, lehen aldiz erakusmahaia izango baitute.

