Gutuna: Ateak zabalik, ateak itxita
Gure etxeko atea zabalik dute Oreretako sei gazte auzipetuek, euskal gazte iraultzaileek, Gazako palestinarrek, jatorrizko herriek, gose greban dauden preso politiko kurdoek, Saharako emakumeek, langile zapalduek eta hizkuntza gutxituek. Atea zabalik d...
Gure etxeko atea zabalik dute Oreretako sei gazte auzipetuek, euskal gazte iraultzaileek, Gazako palestinarrek, jatorrizko herriek, gose greban dauden preso politiko kurdoek, Saharako emakumeek, langile zapalduek eta hizkuntza gutxituek.
Atea zabalik dute beren herriaren askatasun borrokan tinko dirauten horiek, eta herrien munduan sinisten dutenek.
Atea irekitzen diegu, gurean bezala, munduko beste herrietan ere kriminalizatzen diren ideia eta eskubide zibil eta politikoei.
Gure etxeko atea ez diegu, ordea, inoiz irekiko estatu zapaltzaileei, edo estatu patriarkal, xenofobo, inperialista eta kapitalistei. Giza eskubideak zapaldu eta diruaren usainaz soilik mugitzen diren horiei.
Gaztea eta iraultzailea izatea kontraesan biologikoa ere omen da. Ez gaitezen kontraesanetan erori eta izan gaitezen gai munduko edozein lekutan edozein pertsonak jasaten duen edozein bidegabekeria sakonki sentitzeko; hori baita iraultzaileen kualitaterik ederrena, Chek zioen bezala.
Itsaso Lekuona eta Jurdana Martin. Oarsoaldeako Askapena mugimenduaren izenean.