Irungo autobus zerbitzu publikoen urriko datuak plazaratu zituen atzo Irungo Udaleko Mugikortasun eta Bide Publikoen zinegotzi Cristina Labordak. 2011. urteko erabiltzaile kopuruei erreparatuz gero, iragan maiatzaren 14an autobus zerbitzu eta ibilbide berriak martxan jarri zirenetik, goranzko joera mantendu da hilabetero, eta hala gertatu da berriz ere urrian. Denera, 133.681 erabiltzaile eduki dituzte autobusek urrian; 2011. urtean baino %15,89 gehiago, zehazki. Mugikortasun eta Bide Publikoen arloak argitara emandako datuek diotenez, Zaisa-Ospitalea lineak 102.851erabiltzailerekin itxi zuen urriko ekitaldia; hau da, %13ko gorakadarekin 2011rekin alderatuta. L2 San Juan-Katea autobusari dagokionez, erabiltzaileen kopuruak %30eko hazkundea eduki zuen iazko datuekin alderatuta, eta denera, 5.670 erabiltzaile izan zituen. Olaberria, San Juan eta Artigako L3 autobusaren kasuan ere, gorakada %13,7koa izan zen, 783 bidaiari gehiagorekin. Beherakada pairatu zuen zerbitzu bakarra, bestalde, Gautxoria izan zen. Datuen arabera, 33 bidaiari gutxiago zenbatu ziren bertan. Eta bukatzeko, Katea-Ospitalea eta Meaka-San Juan taxibusek 30 eta 80 erabiltzaile eduki zituzten hurrenez hurren. Zerbitxu horiek aurten jarri dituzte martxan, hortaz, 2011ko daturik ez dago. Mugikortasun mahaia Orain arteko datuak ikusita, Cristina Laborda zinegotziak jakinarazi zuenez, “ideia eta proposamen berriak” aurkeztuko ditu ostegunean egingo duten Mugikortasun mahaian. Tokiko gobernuak, gainontzeko udal taldeak, eta hiriko elkarte eta erakundeek osatzen dute mahaia.
Wilson Astudillo Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteko presidentea Hilzorian daudenen familiei begira, jardunaldi bat egin zuten atzo Reina aretoan. Ekitaldi hori Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak-ek antolatu zuten, eta bi elkarteetako burua da Wilson Astudillo medikua (Rio Bamba, Ekuador, 1946). Jardunaldiaren xehetasunak kontatu dizkio Oarso Bidasoko Hitza-ri saioa hasi aurretik. Zein helbururekin antolatu dituzue jardunaldiak? Ardura Paliatiborako Euskal Elkarteko eta Mugarik gabeko Paliatiboak elkarteen helburu nagusia fase terminalean dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzea da. Gaixoa hobeto zaintzea familien formazioaren bidez lortu nahi dute. Garrantzitsua da familiak gaixoaren zainketan laguntzea, eta hori da modu bat ez bakarrik gaixotasuna eramaten laguntzeko, baizik eta galerarako prestatzeko ere. Sendiak parte hartzen badu gaixoaren artatzea hobetzeaz gain, modu bat da maitasuna eskaintzeko, eta hori hezkuntza on batekin hobetu daiteke. Gaixotasunak hainbat fase izango ditu, eta bakoitzean garrantzitsua izango da babes eta informazio zehatza ematea. Hala da. Diagnostikatzen dizuten momentutik hasita gaixotasuna garatzen den arte, denbora erabilgarri bat du gaixoak hainbat gauza egiteko. Diagnostikoa ematen dizutenean ez du esan nahi ezin denik ezer egin. Etapa positiboa izan daiteke gaixo eta familiarentzat. Hil aurreko etapa horretan gaixoaren bizi kalitatea mantendu daiteke eta laguntzen zaio ere heriotza prestatzen. Laguntza paliatiboek sintoma gogaikarriak baretzen dituzte, eta horrekin [...]
Mikelazulok antolatutako XVII. Herrien Astea afari mexikarrarekin bukatu zen larunbatean. Bost egunez, Andaluziako nekazarien aldarrikapenak aditu dituzte, Palestinako egoera aztertu, Brasilgo eta Argentinako musika doinuak entzun, Euskal Herrian bizi diren paperik gabekoen testingantzak ezagutu, eta Mozanbike bisitatu, argazkien bidez. Aurtengo leloa Denok gara etorkinak izan da, eta azken finean, hori izan da aldarrikatu dutena. Krisiak, hain zuzen, etorkinen aurkako erasoak areagotu dituela iritzi dio Mikelazulok.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, herenegun kutxa erregistratzailea, dirua eta ordenagailu bat ostu zituzten Galtzarabordako kiroldegian. Lapurrak ustez leiho batetik sartu ziren, baina gaia sakonago aztertzen ari da Ertzaintza. Oraingoz, ez da atxiloketa...
Bilduk etxe kaleratzeei buruz aurkeztutako mozioa landuko dute zinegotziek gaur, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Horrez gain, beste hamabi puntu landuko dituzte Udalbatzako kideek. Gai zerrenda hemen dago.
Wilson Astudillo. Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteko presidentea Hilzorian daudenen familiei begira, jardunaldi bat egin zuten atzo Reina aretoan. Ekitaldi hori Ardura Paliatiboetarako Euskal Elkarteak eta Mugarik Gabeko Paliatiboak-ek antolatu zuten, eta bi elkarteetako burua da Wilson Astudillo medikua (Rio Bamba, Ekuador, 1946). Jardunaldiaren xehetasunak kontatu dizkio Oarso Bidasoko Hitza-ri saioa hasi aurretik. Zein helbururekin antolatu dituzue jardunaldiak? Gure helburu nagusia da fase terminalean dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzea. Gaixoa hobeto zaintzea familien formakuntzaren bidez lortzea da asmoa. Garrantzitsua da familiak gaixoaren zainketan laguntzea, gaixotasuna eramaten laguntzeaz gain, baita galerarako prestatzeko ere. Gaixotasunak hainbat fase ditu, eta garrantzitsua da bakoitzean babes eta informazio zehatza ematea. Hala da. Diagnostikatzen dizuten momentutik hasita gaixotasuna garatzen den arte, denbora erabilgarri bat du gaixoak hainbat gauza egiteko. Diagnostikoa ematen dizutenean ez du esan nahi ezin denik ezer egin. Hil aurreko etapa horretan gaixoaren bizi kalitatea manten daiteke, eta heriotza prestatzen ere laguntzen zaio. Laguntza paliatiboek sintoma gogaikarriak baretzen dituzte, eta horrekin batera bizi kalitatea hobetzen da, baina familiaren zainketa onarekin osatu behar da hori. Egitarau anitza prestatu duzue. Kontuan izan al duzue fase bakoitza prestatzerako garaian? Hala da. Esaterako, gaixoaren zainketa antolatzea oinarrizko elementua da, ez gaudelako prestatuta gaixo bat etxean edukitzeko. Nagore Vazquez psikologoak [...]
Gure etxeko atea zabalik dute Oreretako sei gazte auzipetuek, euskal gazte iraultzaileek, Gazako palestinarrek, jatorrizko herriek, gose greban dauden preso politiko kurdoek, Saharako emakumeek, langile zapalduek eta hizkuntza gutxituek. Atea zabalik d...
Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du bihar ostegunarekin, Zabaltza plazan 19:00etan. Aiarako (Araba) bere etxean hil zuten Egurrola atzo, eta urkatuta agertu zen haren senarra egun berean. Bilduren udal taldeak bat egin du kontzentrazioarekin.
Pilar Martinez kenpo irakaslea gerriko beltzeko bosgarren dan-a eskuratu duen lehen emakumea da Pilar Martinez kenpo irakaslea da Oiartzunen. Eta lehen emakumea izan da historian gerriko beltzeko bosgarren dan maila lortzen. Joan den larunbatean, hilaren 24an, Espainiako Estatuko gerriko beltzen azterketak egin zituzten Beran (Nafarroa). Espainiako Karate eta Erlazionaturiko Diziplinen Federazioaren barruko Kenpo Departamentuak eta Kirolaren Batzorde Nagusiak antolatu zuten ekitaldia. Martinezek, azterketa gogorra gainditu ondoren, kenpoko bosgarren dan-a lortu zuen. Kirolaren Batzorde Nagusiko kenpo sistema guztietan horren gradu altua lortu duen lehen emakumea da. Oiartzungo Kenpo Kai Honbu taldeko beste hainbat kide ere izan ziren Berako azterketa horietan. Gehienek oso azterketa ona egin zuten, eta helburuak bete zituzten. Ioritz Irazustak, Jon Ander Rodriguezek, Marina Amorinek, Sergio Granadok, Patxi Fernandezek, Pedro Rekaldek eta Mikel Arangurenek lehen dan-eko maila lortu zuten. Jesus Maria Fernandezek, berriz, hirugarrena. Egindako lanaren fruituak Shihan Vidal Oiartzungo kenpoaren arduradunak nabarmendu duenez, azken 30 urteetan egindako lanak oso fruitu onak ematen ditu etengabe: «Oiartzungo kenpoak aurrera jarraitzen du, gero eta kenpo kirolari gehiago daude. Horrez gain, Oiartzungo kirolarien maila teknikoaren ospea gero eta erreferentzialagoa da, bai Espainiako Estatuan, baita nazioartean ere». Bestalde, gogorarazi du, kenpo eskolak astearteetan eta ostegunetan ematen dituztela, Elorsoro kiroldegian. Apuntatzeko interesa dutenek kiroldegian [...]
Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta eta dinamizatuta, euskararen gaineko motibazio saioak egin dituzte herriko bi ikastetxeetan, DBHko ikasleekin. 200 ikaslerekin egon dira Maddalen Aristegi eta Jolanda Etxeberria Ttur-tturreko dina...
Ipuinak gustuko dituzten haurrek saio berri bat izango dute, bihar, 18:00etan, haur liburutegian: Ipuinez betetako maletatxoa kontatuko dute. 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago ekitaldi hori.