Euskararen motibazio saioak egin dituzte ikasleekin
Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta eta dinamizatuta, euskararen gaineko motibazio saioak egin dituzte herriko bi ikastetxeetan, DBHko ikasleekin. 200 ikaslerekin egon dira Maddalen Aristegi eta Jolanda Etxeberria Ttur-tturreko dina...
Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta eta dinamizatuta, euskararen gaineko motibazio saioak egin dituzte herriko bi ikastetxeetan, DBHko ikasleekin. 200 ikaslerekin egon dira Maddalen Aristegi eta Jolanda Etxeberria Ttur-tturreko dinamizatzaileak. Talde bakoitzarekin hiru orduko motibazio saioak egin dituzte.
Udalak jakinarazi duenez, DBH 3. Mailako ikasleekin, “euskararen egoerari buruzko hausnarketa egin da, gazte hizkerarako hizkuntza-baliabideak eskaini zaizkie eta talde mailako konpromisoak hartu dituzte”. DBH 4koekin, berriz, “errepaso labur baten ondoren euskalgintzari buruz” jardun dute.
Suspertzaileek ikasleen parte-hartzea bultzatzen dute. Hala, biak ikasleen jarrera positiboa nabarmendu dute: “Gazteak gustura aritzen dira, parte hartzen duten iritzia emanez eta hausnartzen dute. Ikasleek saio dinamikoak izatea eskertzen dute, batzutan jolasen bidez asko ikasi daitekeela ahazten baitugu”.