Etxe kaleratzaileei buruzko mozioa aurrera atera da
Inoiz baino udalbatzar motzagoa izan zen atzoko. Gai ordena ikusita espero zitekeen, eta zinegotziak ez ziren gehiegi luzatu eztabaidatzeko zeuzkaten bost puntutan. Gairik garrantzitsuena etxe kaleratzeei buruzkoa izan zen, eta aurrera atera zen aho batez PSE-EEk egindako proposamena. Mozio horretan onartu zuten, hala nola, etxe kaleratzeak bi urtez etetea eskatzea eta alokairu sozialera bideratutako etxebizitza parke bat sortzea. Bilkuran azaldu ziren ere Stop Kaleratzeak taldeko kideak ere. Oro har, udalak hartutako jarrerarekin pozik agertu ziren, baina hainbat zehaztapen egin zituzten atzo onartutako hamar puntuko mozio horretan. Hala nola, Espainiako Gobernuaren jarrera salatzeaz gain, araudia urgentziaz aldatzeko eskatu zuten, eta etxebizitza ordainean ematea, eta horietan alokairu soziala ezartzea eskatu zuten. Espainiako Gobernuak araudia aldatuko ez balu, Gasteizko Legebiltzarrari etxebizitza eskumena galdegiteko exijitu diote. Udalari, zehazki, kaleratzeen ondorioz, hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko proposatu dio, batik bat Babes Ofizialeko Etxebizitzak kontuan hartuta. Errolda horren bidez, etxea galdu dutenak berriro bueltatu daitezkeela azaldu du, baita alokairu sozialaren eskaerari erantzun ere. Horrez gain, herrian kaleratzeak egin dituzten eta egiten ari diren bankuetatik funtsak kentzea, udaltzainek etxe kaleratzeetan ez parte hartzea, eta Eusko Jaurlaritzari Ertzaintza ez bidaltzea eskatzea, etxe kaleratzeak daudenean udalak eta zinegotziek zuzenean esku hartzea, eta azkenik, elikagaien banku bat sortzea. Eztabaidatu [...]
Inoiz baino udalbatzar motzagoa izan zen atzoko. Gai ordena ikusita espero zitekeen, eta zinegotziak ez ziren gehiegi luzatu eztabaidatzeko zeuzkaten bost puntutan. Gairik garrantzitsuena etxe kaleratzeei buruzkoa izan zen, eta aurrera atera zen aho batez PSE-EEk egindako proposamena. Mozio horretan onartu zuten, hala nola, etxe kaleratzeak bi urtez etetea eskatzea eta alokairu sozialera bideratutako etxebizitza parke bat sortzea.
Bilkuran azaldu ziren ere Stop Kaleratzeak taldeko kideak ere. Oro har, udalak hartutako jarrerarekin pozik agertu ziren, baina hainbat zehaztapen egin zituzten atzo onartutako hamar puntuko mozio horretan. Hala nola, Espainiako Gobernuaren jarrera salatzeaz gain, araudia urgentziaz aldatzeko eskatu zuten, eta etxebizitza ordainean ematea, eta horietan alokairu soziala ezartzea eskatu zuten. Espainiako Gobernuak araudia aldatuko ez balu, Gasteizko Legebiltzarrari etxebizitza eskumena galdegiteko exijitu diote.
Udalari, zehazki, kaleratzeen ondorioz, hutsik geratu diren etxebizitzen errolda egiteko proposatu dio, batik bat Babes Ofizialeko Etxebizitzak kontuan hartuta. Errolda horren bidez, etxea galdu dutenak berriro bueltatu daitezkeela azaldu du, baita alokairu sozialaren eskaerari erantzun ere. Horrez gain, herrian kaleratzeak egin dituzten eta egiten ari diren bankuetatik funtsak kentzea, udaltzainek etxe kaleratzeetan ez parte hartzea, eta Eusko Jaurlaritzari Ertzaintza ez bidaltzea eskatzea, etxe kaleratzeak daudenean udalak eta zinegotziek zuzenean esku hartzea, eta azkenik, elikagaien banku bat sortzea.
Eztabaidatu zuten aurreko puntuan, hirugarrenean, Errenteriako Udala tokian tokiko energia iraunkorraren aldeko Alkateen Itunera atxikitzea onartu zuten zinegotziek aho batez. Gutun hori Europako Batasunak sustatu du, eta klima aldaketa eta energia gaietan politika komunak bideratzeko konpromisoa eskatzen du. Besteak beste, CO2 isurketak %20 murriztea, energia eraginkortasuna %20 igotzea, eta energia eskaeraren %20 energia berriztagarrien bidez betetzea.