Elkarlanean antolatu dituzte abenduaren 1eko ekimenak udalak eta Harri Beltzak
Harri Beltzaren lana aitortu eta indartu nahi du udalak, eta elkarteak egin nahi duen bezala, estigmatizazioa gainditu Udalak eta Harri Beltzak beti izan dute harreman estua. Horren erakusle da aurten abenduaren 1aren harirako ekimenak elkarrekin antol...
Harri Beltzaren lana aitortu eta indartu nahi du udalak, eta elkarteak egin nahi duen bezala, estigmatizazioa gainditu
Udalak eta Harri Beltzak beti izan dute harreman estua. Horren erakusle da aurten abenduaren 1aren harirako ekimenak elkarrekin antolatu izana. Elkarlanaren helburua hori indartzea ere bada udalaren partetik: «Harri Beltzak urteetan zehar hiesaren kontra herrian egin duen lana aitortzeaz gain».
Pello Aramendi Gizarte-Ongizate zinegotziaren iritziz, halako kanpainak ezinbestekoak dira, «estigmatizazioa gainditzeko eta inor ez dagoela arriskutik kanpo ohartarazteko».
Joseba Errekaldek, bestetik, udalaren laguntza eta hedabideena eskertu du: «Udalarena, beti egon delako hor, eta hedabideena, herritarrengana iristen laguntzen gaituztelako».
Egitaraua
Etzidamu, larunbata
- 11:00etatik 13:00etara. Informazio mahaia Killirikupen. Xingola gorriak eta informazioa banatuko dituzte.
Abenduaren 10era arte
- Erakusketa. If Matxikote artista lapurtarraren erakusketa, udaletxeko areto nagusian.
Ikastetxeetan
- Hitzaldiak. Joseba Errekalderen eskutik.