Autobusen bidaiari kopuruak berriz ere gora egin du urrian
Irungo autobus zerbitzu publikoen urriko datuak plazaratu zituen atzo Irungo Udaleko Mugikortasun eta Bide Publikoen zinegotzi Cristina Labordak. 2011. urteko erabiltzaile kopuruei erreparatuz gero, iragan maiatzaren 14an autobus zerbitzu eta ibilbide berriak martxan jarri zirenetik, goranzko joera mantendu da hilabetero, eta hala gertatu da berriz ere urrian. Denera, 133.681 erabiltzaile eduki dituzte autobusek urrian; 2011. urtean baino %15,89 gehiago, zehazki. Mugikortasun eta Bide Publikoen arloak argitara emandako datuek diotenez, Zaisa-Ospitalea lineak 102.851erabiltzailerekin itxi zuen urriko ekitaldia; hau da, %13ko gorakadarekin 2011rekin alderatuta. L2 San Juan-Katea autobusari dagokionez, erabiltzaileen kopuruak %30eko hazkundea eduki zuen iazko datuekin alderatuta, eta denera, 5.670 erabiltzaile izan zituen. Olaberria, San Juan eta Artigako L3 autobusaren kasuan ere, gorakada %13,7koa izan zen, 783 bidaiari gehiagorekin. Beherakada pairatu zuen zerbitzu bakarra, bestalde, Gautxoria izan zen. Datuen arabera, 33 bidaiari gutxiago zenbatu ziren bertan. Eta bukatzeko, Katea-Ospitalea eta Meaka-San Juan taxibusek 30 eta 80 erabiltzaile eduki zituzten hurrenez hurren. Zerbitxu horiek aurten jarri dituzte martxan, hortaz, 2011ko daturik ez dago. Mugikortasun mahaia Orain arteko datuak ikusita, Cristina Laborda zinegotziak jakinarazi zuenez, “ideia eta proposamen berriak” aurkeztuko ditu ostegunean egingo duten Mugikortasun mahaian. Tokiko gobernuak, gainontzeko udal taldeak, eta hiriko elkarte eta erakundeek osatzen dute mahaia.
Irungo autobus zerbitzu publikoen urriko datuak plazaratu zituen atzo Irungo Udaleko Mugikortasun eta Bide Publikoen zinegotzi Cristina Labordak. 2011. urteko erabiltzaile kopuruei erreparatuz gero, iragan maiatzaren 14an autobus zerbitzu eta ibilbide berriak martxan jarri zirenetik, goranzko joera mantendu da hilabetero, eta hala gertatu da berriz ere urrian. Denera, 133.681 erabiltzaile eduki dituzte autobusek urrian; 2011. urtean baino %15,89 gehiago, zehazki.
Mugikortasun eta Bide Publikoen arloak argitara emandako datuek diotenez, Zaisa-Ospitalea lineak 102.851erabiltzailerekin itxi zuen urriko ekitaldia; hau da, %13ko gorakadarekin 2011rekin alderatuta. L2 San Juan-Katea autobusari dagokionez, erabiltzaileen kopuruak %30eko hazkundea eduki zuen iazko datuekin alderatuta, eta denera, 5.670 erabiltzaile izan zituen. Olaberria, San Juan eta Artigako L3 autobusaren kasuan ere, gorakada %13,7koa izan zen, 783 bidaiari gehiagorekin.
Beherakada pairatu zuen zerbitzu bakarra, bestalde, Gautxoria izan zen. Datuen arabera, 33 bidaiari gutxiago zenbatu ziren bertan. Eta bukatzeko, Katea-Ospitalea eta Meaka-San Juan taxibusek 30 eta 80 erabiltzaile eduki zituzten hurrenez hurren. Zerbitxu horiek aurten jarri dituzte martxan, hortaz, 2011ko daturik ez dago.
Mugikortasun mahaia
Orain arteko datuak ikusita, Cristina Laborda zinegotziak jakinarazi zuenez, “ideia eta proposamen berriak” aurkeztuko ditu ostegunean egingo duten Mugikortasun mahaian. Tokiko gobernuak, gainontzeko udal taldeak, eta hiriko elkarte eta erakundeek osatzen dute mahaia.