5.a lortu duen lehena
Pilar Martinez kenpo irakaslea gerriko beltzeko bosgarren dan-a eskuratu duen lehen emakumea da Pilar Martinez kenpo irakaslea da Oiartzunen. Eta lehen emakumea izan da historian gerriko beltzeko bosgarren dan maila lortzen. Joan den larunbatean, hilaren 24an, Espainiako Estatuko gerriko beltzen azterketak egin zituzten Beran (Nafarroa). Espainiako Karate eta Erlazionaturiko Diziplinen Federazioaren barruko Kenpo Departamentuak eta Kirolaren Batzorde Nagusiak antolatu zuten ekitaldia. Martinezek, azterketa gogorra gainditu ondoren, kenpoko bosgarren dan-a lortu zuen. Kirolaren Batzorde Nagusiko kenpo sistema guztietan horren gradu altua lortu duen lehen emakumea da. Oiartzungo Kenpo Kai Honbu taldeko beste hainbat kide ere izan ziren Berako azterketa horietan. Gehienek oso azterketa ona egin zuten, eta helburuak bete zituzten. Ioritz Irazustak, Jon Ander Rodriguezek, Marina Amorinek, Sergio Granadok, Patxi Fernandezek, Pedro Rekaldek eta Mikel Arangurenek lehen dan-eko maila lortu zuten. Jesus Maria Fernandezek, berriz, hirugarrena. Egindako lanaren fruituak Shihan Vidal Oiartzungo kenpoaren arduradunak nabarmendu duenez, azken 30 urteetan egindako lanak oso fruitu onak ematen ditu etengabe: «Oiartzungo kenpoak aurrera jarraitzen du, gero eta kenpo kirolari gehiago daude. Horrez gain, Oiartzungo kirolarien maila teknikoaren ospea gero eta erreferentzialagoa da, bai Espainiako Estatuan, baita nazioartean ere». Bestalde, gogorarazi du, kenpo eskolak astearteetan eta ostegunetan ematen dituztela, Elorsoro kiroldegian. Apuntatzeko interesa dutenek kiroldegian [...]
Pilar Martinez kenpo irakaslea gerriko beltzeko bosgarren dan-a eskuratu duen lehen emakumea da
Pilar Martinez kenpo irakaslea da Oiartzunen. Eta lehen emakumea izan da historian gerriko beltzeko bosgarren dan maila lortzen.
Joan den larunbatean, hilaren 24an, Espainiako Estatuko gerriko beltzen azterketak egin zituzten Beran (Nafarroa). Espainiako Karate eta Erlazionaturiko Diziplinen Federazioaren barruko Kenpo Departamentuak eta Kirolaren Batzorde Nagusiak antolatu zuten ekitaldia.
Martinezek, azterketa gogorra gainditu ondoren, kenpoko bosgarren dan-a lortu zuen. Kirolaren Batzorde Nagusiko kenpo sistema guztietan horren gradu altua lortu duen lehen emakumea da.
Oiartzungo Kenpo Kai Honbu taldeko beste hainbat kide ere izan ziren Berako azterketa horietan. Gehienek oso azterketa ona egin zuten, eta helburuak bete zituzten.
Ioritz Irazustak, Jon Ander Rodriguezek, Marina Amorinek, Sergio Granadok, Patxi Fernandezek, Pedro Rekaldek eta Mikel Arangurenek lehen dan-eko maila lortu zuten. Jesus Maria Fernandezek, berriz, hirugarrena.
Egindako lanaren fruituak
Shihan Vidal Oiartzungo kenpoaren arduradunak nabarmendu duenez, azken 30 urteetan egindako lanak oso fruitu onak ematen ditu etengabe: «Oiartzungo kenpoak aurrera jarraitzen du, gero eta kenpo kirolari gehiago daude. Horrez gain, Oiartzungo kirolarien maila teknikoaren ospea gero eta erreferentzialagoa da, bai Espainiako Estatuan, baita nazioartean ere».
Bestalde, gogorarazi du, kenpo eskolak astearteetan eta ostegunetan ematen dituztela, Elorsoro kiroldegian. Apuntatzeko interesa dutenek kiroldegian bertan galde dezakete zer egin behar duten.