
Gaur hasiko da Bidasoako XII. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, Irungo Amaia kultur zentroan, 19:00etan. Aurten, proiekzio egun bat gutxiago izango du zinemaldiak, baina, antolatzaileek adierazi dutenez, filmen kalitatea “guztiz bermatuta” dago. Sarrera doakoa izango da egun eta emanaldi guztietan (jaitsi egitaraua). Azkeneko egunean, ostiralean, sari banaketa egingo dute Oiasso Erromatar Museoan: Zinemaldiaren Mugaburu saria (2.000 euro), Publikoaren Sari Berezia (1.000 euro) eta Zientzia Dibulgazioaren Arkeolan Saria. Paleolitikoari, Egiptori, Antzinateari, Erdi Aroari eta Erdi Aro ondokoari eskainitako atalei eutsi egingo diete, baita beste kontinente batzuetako kulturei buruzkoei ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, “produkzio handiak” eta “estreinaldi bat baino gehiago” izango dira urte honetan. Antzeko zinema jaialdiak egiten dira nazioartean ere, eta Irungoan emango diren filmeen artean, Roveretoko (Italia) eta Icronosko (Bordele) zinemaldietako film irabazleak egongo dira, eta lehiaketan parte hartuko dute. Beste batzuen artean, Europako arbasoak, greziarrek muntatu zuten historiako lehenengo ordenagailua, galiarrak eta ikerketa arkeologikoaren inguruko azken joerak ezagutzeko aukera izango da. Gaurko emanaldien artean dago Lehendabiziko europarraren bila. Filmak Luis izeneko gazte baten istorioa kontatzen du: europarren jatorria ezagutu nahian, Atapuercako zuzendariekin elkartuko da, eta horrek arbasoen aztarnak bilatzeko bidaia batetara gonbidatuko du Luis. Jatorri euskalduneko aizkora “Nekez”, baina aurrera egin du aurtengoan ere Arkeologia Zinemaldiak. Orain artean, diru laguntza publikoen [...]

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen igandean eta, inoiz baino gehiago, batasuna izan da Bidasoa eta Oarsoaldeko herritarrak tratu txarrekin eta bestelako bortizkeriekin nazkatuta daudela esateko erakutsitako modua. Bidasoan lehen aldiz egin zuten igandean Sexismoaren kontrako martxa, Irun eta Hondarribia artean, eta herritarren erantzuna bikaina izan zen. Eguerdiko hamabietarako ehundik gora legun elkartu zen San Juan plazan, Bidasoko hamazazpi elkartek osatzen duten Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak egindako deiari erantzunez; batzuek ibilbide osoa egiteko asmoa zuten, beste zenbaitek zati bat soilik, baina denek bat egin zuten emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarrikapenarekin. TASeko partaide diren elkarteetako ordezkariek ireki zuten martxa, ‘Aski da. Indarkeria sexistarik ez’ lelopeko pankarta eskuetan zeramatela. Irungo erdialdea zeharkatu zuten, Mendeluraino. Bidean gehiago izan ziren martxara gehitzen zirenak, etxera martxara batutakoak, uzten zutenak baino. Hala, multzo polita osatu zuten Amuten txalapatariek harrera egin zietenerako. Ordurako, Hondarribiko San Pedro kalea kolore morez betetzen hasia zegoen, Emeki emakume elkarteko kideek puxikak banatzen aritu baitziren. Puxiketan ‘224 arrazoi nahikoa dira’ lelodun pegatinak jarri zituzten, horiexek baitira 2012an Irunen eta Hondarribian tratu txarrengatik jarritako salaketak. Azken asteetan emakumeentzako seguruak ez diren herriko lekuak zehazten jardu du Emekik, eta bildutakoak jasotzen dituen erakusketa ireki zuten larunbatean Zuloaga kaleko Movellan arte galerian (abenduaren [...]

Bihar, asteazkenarekin, bilera egingo dute Muara elkartean, 19:00etan. Herriko tabernari buruz eztabaidatuko dute: azken proposamena, beharrak, helburuak… horietaz eta beste batzuetaz hitz egiteko elkartuko dira.

Osasunean, beste arlo askotan bezala, hainbat gobernu erakunde aurrera eramaten ari diren murrizketen kontra elkartzen dira ostiralero hainbat antxotar. Herritar guztiak animatu dituzte ostiraletan, 12:00etatik 12:15era egiten dituzten elkarretaratzee...

Birkokatze plana, urteko 30 eguneko kalteordainak eta erretiroak proposatu ditu enpresak Atzo bildu ziren enpresa batzordea eta Catelsako ordezkariak. Azkenean, ez zen itxiera epeei buruzko informazio bilera bakarrik izan. Langileei zein baldintzetan kaleratuak izango diren jakinarazi zieten, eta enpresa batzordearen iritziz, baldintza horiek «eskasak» dira. Hiru ataleko proposamena egin du enpresak, Kepa Olaiz batzordeko kideak jakinarazi duenez. Lehen zutabea birkokatzeari dagokio: «Enpresak, legez, kalera doazen langileak lagundu behar ditu. Catelsak sei hilabeteko plana proposatu digu, eta formazioa jasoko genuke. Hala ere, barregarria iruditu zaigu, ez digutelako eskaintza zehatzik egin, eta gainera lan merkatua egun oso eskasa da». Beste bi zutabeak edo proposamenak, kaleratzeei buruzkoak dira. Bata, erretiroen gainekoa. Horren arabera, 58 urtetik gorako langileek izango lukete aurretik erretiratzeko (aurrejubilazioa) aukera. Adin horretatik gorakoak zazpi langile dira Catelsan. Beste proposamena kalte-ordainei buruzkoa da. Gainontzeko langileek, 58 urtetik beherakoek, lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko ordaina jasoko dute, gehienez hemezortzi urtera arte. Catelsako langile gehienek, hamar urte inguru daramatzate lanean, «beraz, ez lukete jasoko urte bateko soldata ere». Talde hori geldituko da egoera kaskarrenean Olaizen iritziz. «Lan merkatua oso eskasa da, eta gazteentzat egoera ez da batere erraza. Horrez gain, 50-58 adin tartean daudenek ere ez dute irtenbide erraza. Urte batzuk falta [...]

Hondarribiko Portu auzoko bederatzi tabernek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena martxan jarri dute, pintxoen eskaintza aberatsa prezio merkean erakutsi nahi duena. Iaz abiatu zuten ekimena eta, arrakasta ikusirik, aurten berretsi dute eta ekainaren 21a arte mantenduko dute. Bi euroren truke, pintxo bat eta edari bat eskainiko dituzte ostatu bakoitzean zehaztutako egunetan. Hondarribia Ostalaritza Elkartetik jakinarazi dutenez, “tabernek astero pintxo sorta berrituko dute, eta hondarribitarrak eta bisitariak erakartzeko moduko eskaintza gastronomiko zabala eskainiko dute, sorkuntzari dagokionez saiakera handia eginez”. Taberna bakoitzak asteko egun bat aukeratuko du, eta urtea bukatu arte eta 2013ko lehen seihilabetekoan mantenduko du Pintxo 2.0 ekimena, jaiegun bezperetan eta jaiegunetan salbu. Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimeneko tabernak Ardoka. San Pedro, 32. Enbata. Zuloaga, 5. Goxodenda. San Pedro, 79. Hondar. Zuloaga, 20. Ignacio. San Pedro, 20. Itxaropena. San Pedro, 67. Kaizaharra. Almirante Alonso, 12. Lekuona. San Pedro, 45. Txantxagorri. San Pedro, 27.

Futbola Erregional Ohorezko Maila. Berio-Oiartzun 1-1 Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun Castejon 5-0 Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Euskalduna-Oiartzun 0-1 Gipuzkoako Bigarren Maila. Hirukide-Power Rangers 3-1 Gipuzkoako Hirugarren Maila. Go...