Onddo bilketa batekin bukatutzat eman dute Lapurriturriko denboraldia
Lapurriturri informazio guneko denboraldiari bukaera eman zioten iragan astean, Behemendi Landa Garapenerako elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen departamentuak. Onddo bilketa bat egitea izan zen azken jardueraren helburua eta iragan azaroaren 17an antolatu bazuten ere, eguraldi txarra medio, azaroaren 20ra atzeratu behar izan zuten. Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologo batek gidatuta, izena eman zuten 20 lagunek onddo bilketari ekin zioten. Hegoa haizeak lagunduta, gibelurdinak bildu eta onddo toxikoak identifikatu zituzten parte hartzaileek. Horiek horrela, Lapurriturriko informazio gunea iragan apirilean martxan jarri zenetik, 644 bisita jaso ditu; horietatik 194 soilik irailean eman dira. Horrez gain, sei irteera antolatu ditu informazio guneak denboraldia bukatu arte eta 108 lagunek parte hartu dute horietan.
Lapurriturri informazio guneko denboraldiari bukaera eman zioten iragan astean, Behemendi Landa Garapenerako elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen departamentuak. Onddo bilketa bat egitea izan zen azken jardueraren helburua eta iragan azaroaren 17an antolatu bazuten ere, eguraldi txarra medio, azaroaren 20ra atzeratu behar izan zuten.
Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologo batek gidatuta, izena eman zuten 20 lagunek onddo bilketari ekin zioten. Hegoa haizeak lagunduta, gibelurdinak bildu eta onddo toxikoak identifikatu zituzten parte hartzaileek.
Horiek horrela, Lapurriturriko informazio gunea iragan apirilean martxan jarri zenetik, 644 bisita jaso ditu; horietatik 194 soilik irailean eman dira. Horrez gain, sei irteera antolatu ditu informazio guneak denboraldia bukatu arte eta 108 lagunek parte hartu dute horietan.


