Jaizkibel hoteleko lan taldeak elkartasun afaria prestatuko du abenduaren 15ean
Jaizkibel Hoteleko lan taldeak elkartasun afaria antolatu du abenduaren 15erako. Egun horretan, haien soldata eta afarian bildutako dirua Gipuzkoako Elikagai Bankura bideratuko dute, behar gehien duten eskualdeko familien artean banatzeko. Menuaren prezioa 30 euroan jarri dute, BEZa barne. Jaizkibel Hoteletik esan dutenez, “bizitzen ari garen egoera ikusita, Jaizkibel Hoteleko talde osoak okerren pasatzen ari direnei laguntza emateko bide bat bilatu nahi zuen”. Afaria abenduaren 15ean izango da, hotelean bertan, eta langileek 150 pertsona ingururentzako afaria prestatuko dute: “Bertako langileak izango dira ekitaldi guztia prestatzen, sukaldatzen, zerbitzatzen eta entretenitzen egongo direnak”. Gainera, ideiaren berri eman dutenean zenbait pertsonek laguntzeko prestutasuna agertu dute, eta zer edo zer eman nahi izan dute. Horrela, afariaren ostean zozketak egingo dituzte, hala nola, David de Jorgeren mantala bat. De Jorge bera izango da afarian eta, Jaizkibel hoteletik jakinarazi dutenez, “ezustekorik betetako afaria izango da”. Elkartasun menua Kantauriko txangurro entsalada sagar txirbilekin. Legatza bere goarnizioarekin. Azpizuna Emmental gazta gainerrea eta patata egosiarekin. Tarta etxean egindako izozkiarekin. Ardoak: Rioja Ederra (beltza) eta Rueda Quintaluna (zuria). Ura eta kafea. Prezioa: 30 euro, BEZa barne.
Jaizkibel Hoteleko lan taldeak elkartasun afaria antolatu du abenduaren 15erako. Egun horretan, haien soldata eta afarian bildutako dirua Gipuzkoako Elikagai Bankura bideratuko dute, behar gehien duten eskualdeko familien artean banatzeko. Menuaren prezioa 30 euroan jarri dute, BEZa barne.
Jaizkibel Hoteletik esan dutenez, “bizitzen ari garen egoera ikusita, Jaizkibel Hoteleko talde osoak okerren pasatzen ari direnei laguntza emateko bide bat bilatu nahi zuen”. Afaria abenduaren 15ean izango da, hotelean bertan, eta langileek 150 pertsona ingururentzako afaria prestatuko dute: “Bertako langileak izango dira ekitaldi guztia prestatzen, sukaldatzen, zerbitzatzen eta entretenitzen egongo direnak”.
Gainera, ideiaren berri eman dutenean zenbait pertsonek laguntzeko prestutasuna agertu dute, eta zer edo zer eman nahi izan dute. Horrela, afariaren ostean zozketak egingo dituzte, hala nola, David de Jorgeren mantala bat. De Jorge bera izango da afarian eta, Jaizkibel hoteletik jakinarazi dutenez, “ezustekorik betetako afaria izango da”.
Elkartasun menua
- Kantauriko txangurro entsalada sagar txirbilekin.
- Legatza bere goarnizioarekin.
- Azpizuna Emmental gazta gainerrea eta patata egosiarekin.
- Tarta etxean egindako izozkiarekin.
Ardoak: Rioja Ederra (beltza) eta Rueda Quintaluna (zuria). Ura eta kafea.
Prezioa: 30 euro, BEZa barne.

