Azaroko udalbatzarrean etxegabetzeak landuko dituzte
Etzi izango da,19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hauxe da gai zerrenda: Aurreko batzarraldietako akten onarpena. Etxegabetzeen egoera larriaren aurrean Bilduk aurkeztutako mozioa. Behemendi elkartean udal ordezkaria aldatzeko proposamena. Oiartzng...
Etzi izango da,19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hauxe da gai zerrenda:
- Aurreko batzarraldietako akten onarpena.
- Etxegabetzeen egoera larriaren aurrean Bilduk aurkeztutako mozioa.
- Behemendi elkartean udal ordezkaria aldatzeko proposamena.
- Oiartzngo Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Arragua auzoko ARR-1B eremuko hirigintza hitzarmenaren behin betiko onarpena.
- Naturgas SAU-k aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren inguruko akordioa.
- Fermiñene eraberritzeko 2. faseko lanei dagokien bermea itzultzeko proposamena.
- Udal Biltegiko Jarduera Prebentiboaren Plangintza Txostena.
- Udal Biltegiko Larrialdietarako Plana.
- Plan ekonomiko finantzarioa.
- Aurreko urteetako zenbait ordainagiri anulatzeko proposamena.
- Pikokarate mendiko lur zati bat partikular baten beste lur zati batekin trukatzeko proposamena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.

