‘Aquel no era yo’, Ikuskako film onena
Esteban Cresporen Aquel no era yo film laburra izan da, epaimahaikideentzat, Ikuskaren XIV. ekitaldiko onena. Larunbatean jakinarazi zuten erabakia, Trintxerpeko Alkateordetzan. Horrez gain, zuzendari onenaren saria Haritz Zubillagari (She’s lost...
Esteban Cresporen Aquel no era yo film laburra izan da, epaimahaikideentzat, Ikuskaren XIV. ekitaldiko onena. Larunbatean jakinarazi zuten erabakia, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Horrez gain, zuzendari onenaren saria Haritz Zubillagari (She’s lost control) eman zioten. Sari berezia Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun filmak jaso zuen, baita Xabier Portugal Saria ere, Gipuzkoako film labur onenari.
Aktore onenen sariak ere banatu zituzten. Emakumeen artean, Cristina Blancok (Ahora no puedo) eskuratu zuen, eta gizonen artean, berriz, Carlos Alvarez-Novoak (Zombi).
Sari banaketaren ondoren, irabazle izan diren film laburrak eskaini zituzten.

