Udazkeneko bisitariak
Gutxiago badira ere, badira udazkenean Irunera iristen diren turistak, hiriaren askotariko eskaintzak erakarrita. Oiasso Erromatar Museotik bisita gidatuak eskaintzen dituzte asteburuetan museoa, Ama Xantalen ermita eta Irugurutzetako Labeak ezagutzeko. Gaur eguraldia lagun izan dute parte hartzaileek. Gaur (larunbata) goizez taldetxo bat joan da Ama Xantaleneko bisita egitera, eta beste talde bat gehitu zaizkio, ondoren, museoaren ibilbidea egiteko. Irugurtzetako kizkaltzeko labeen bisitaldia bihar izango da; 11:00etan abiatuko da Oiassotik Tren Berdea Irustara. Patricia eta David gazteak Valladolidetik (Gaztela-Leon, Espainia) etorri dira. Lehen aldia dute Euskal Herrian eta gaur hasi dituzte oporrak Irunen; bihar Donostiara joango dira eta handik segituko dute euskal lurraldea ezagutzen. Gaur goizean Ama Xantalenen izan dira eta, Patriciak esan digunez, harritu egin ditu ermitaren barrukoak: “Oso interesantea da; harrigarria da hain metro koadro gutxitan nola ager daitekeen hainbeste informazio, hainbeste aztarnak, historiako hain garai desberdinetakoak. Ikusiko dugu museoak zer eskaintzen digun, baina niri garai desberdinetako bizitza imajinatzea gustatzen zait eta, gidariak azaldu digunez, Oiasso Erromatar Museoan gehienbat erromatar garaiko eguneroko bizitzako objetuak ikusiko ditugunez. Horregatik, uste dut asko gustatuko zaidala museoaren bisita”.
Gutxiago badira ere, badira udazkenean Irunera iristen diren turistak, hiriaren askotariko eskaintzak erakarrita. Oiasso Erromatar Museotik bisita gidatuak eskaintzen dituzte asteburuetan museoa, Ama Xantalen ermita eta Irugurutzetako Labeak ezagutzeko. Gaur eguraldia lagun izan dute parte hartzaileek.
Gaur (larunbata) goizez taldetxo bat joan da Ama Xantaleneko bisita egitera, eta beste talde bat gehitu zaizkio, ondoren, museoaren ibilbidea egiteko. Irugurtzetako kizkaltzeko labeen bisitaldia bihar izango da; 11:00etan abiatuko da Oiassotik Tren Berdea Irustara.
Patricia eta David gazteak Valladolidetik (Gaztela-Leon, Espainia) etorri dira. Lehen aldia dute Euskal Herrian eta gaur hasi dituzte oporrak Irunen; bihar Donostiara joango dira eta handik segituko dute euskal lurraldea ezagutzen.
Gaur goizean Ama Xantalenen izan dira eta, Patriciak esan digunez, harritu egin ditu ermitaren barrukoak: “Oso interesantea da; harrigarria da hain metro koadro gutxitan nola ager daitekeen hainbeste informazio, hainbeste aztarnak, historiako hain garai desberdinetakoak. Ikusiko dugu museoak zer eskaintzen digun, baina niri garai desberdinetako bizitza imajinatzea gustatzen zait eta, gidariak azaldu digunez, Oiasso Erromatar Museoan gehienbat erromatar garaiko eguneroko bizitzako objetuak ikusiko ditugunez. Horregatik, uste dut asko gustatuko zaidala museoaren bisita”.


