Joan den denboraldian irabazitako banderen bedeinkapen ekitaldia egin du gaur goizean Hondarribia Arraun Elkarteak. Txikia geratu zaie Kale Nagusia, hamalau bandera izan direlako guztira bedeinkatu dituztenak, aulki mugikorreko zein TKE Ligako arraunlariek lortutakoak. 12:00etan hasi dira txafeluak botatzen eta hamar minutu geroago abiatu dira herriko neska eta mutil arraunlariak egoitzatik. Santa Maria atetik igaro direnean txalo artean hartu dituzte herritarrak. Udaletxetik pasa eta gero herriko ordezkariak batu zaizkie eta denak elkarrekin hurbildu dira parrokira, bertan banderak bedeinkatzeko. Jendetza elkartu da eliz kanpoan, arraunlariei harrera egiteko. Mezaren ondoren Hermandadera jaitsi dituzte banderak. Ohikoa den bezala, han geratuko dira, gordeta. Ekitaldia bukatuta, bazkaria egin dute arrantzale eta zale batzuk, Alameda jatetxean.
Xabier Azkue zumaiarrak irabazi du Irungo Luma denbora-pasa astekariak antolatuta Ola sagardotegian egin duten Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen 6. Txapelketa. Bera izan da lauko finalean akatsik gabe taula bete duen bakarra. Bigarren Donezteben bizi den Oier Zulaika gasteiztarra izan da (2 akats), hirugarren Javier Altuna getxoztarra (4 akats) eta laugarren Beñat Muguruza irundarra (7 akats). Hirugarrenez parte hartu du Azkue txapeldunak txapelketan eta pozik zegoen txapela jantzita: “Lehenbizikoan ez nuen lortu finalera sailkatzea, iaz finalean izan nintzen eta hirugarren geratu nintzen, eta aurten txapela”. Finalean ez da lehen amaitu duena, baina akatsik egin ez duen bakarra bai. “Besteek bukatu duten arte ez nekien akatsak zituzten edo ez. Ni ataskatuta izan naiz hitz batekin, gaizki neukana, eta hori borratu arte egon naiz ataskatuta. Konturatu naizenean eta borratu dudanean askoz hobeto ibili naiz, baina justu-justu lortu du amaitzea ordubeteko tartean”. 36 jokalarik hartu dute parte Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen seigarrek ekitaldian. Horietatik finalerdira hamasei pasatu dira, eta lau onenak lehiatu dira finalean. Altuna bizkaitarrak amaitu du aurrena, 49 minutu eta erdian, ondoren Zulaikak (50:11), hirugarren izan da Azkue (56:30) eta laugarren Muguruza irundarra (ordubete). Baina azkarra izateaz gain antolatzaileek asmatutako definizioak egoki erantzun behar dira eta horretan bakarra izan da zumaiarra. [...]
Gaur hasita eta astebururo jendeak bolondreski prestatuko pintxoak izango dira Xaia ostatuan euskal preso eta iheslarien alde. 11:30etik aurrera izango dira pintxoak dastatzeko aukera. Xaia ostatutik adierazi dutenez, “pintxo goxoak dastatzeaz gain, jendearekin egoteko eta solasteko aukera bikaina izanen da”.
Etxean jokatuko du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Emakumeen Ligako zazpigarren jardunaldian. Zuzeneko aurkari baten kontra jokatuko du, Bembibre PDM taldearen kontra, 19:00etatik aurrera Hondartza kiroldegian. Anne Peñaren neskek bi garaipen ditu...
Gaur Trintxerperen aurka jokatuko du Hondarribia futbol taldeak, Ohorezko Mailako Ligako 11. jardunaldiari dagokion partidan. 15:30ean hasiko da partida, Hondartza futbol zelaian. Atzo arratsaldean entrenatu ziren berdeak eta saioa amaitzerakoan Mikel ...
Atzo jokatu zuten XXI. Xenpelar Sariko lehenengo kanporaketan Ane Labaka izan zen garaile, Aitor Urbieta eta Gorka Maizen aurretik. Dena den, Labakak agurrean esan zuenez atzerrira doa, hortaz, finalean ezingo du kantatu. Hori horrela, Urbieta eta Maiz...
Gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskararen legeak 30 urte bete ditu eta horren haritik Oarsoaldeko Euskal Herrian Euskarazeko kideek elkarretaratzea egin dute Herriko Enparantzan Euskaraz bizi gaitezen. Aska ditzagun kateak lelopean. 30 urte horiek baloratzerako garaian, “ipar egokirik gabeko 30 urte izan” direla adierazi dute, “arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugun 30 urte”. EHE-ekoen iritziz, instituzioetako jarduna eta gatazka gainditzeko eztabaida oinarrizko bi ideia dira euskara lehen lerroan egon behar duela nabarmentzerakoan, eta bi ideia horietatik hain justu “adostasunak eraiki behar dira”. Horrez gain, arlo juridikoari dagokionez egoera “negargarria” dela nabarmendu dute: “30 urteren buruan zerbitzu oinarrizkoenak ere norbere hizkuntzan jasotzeko ezintasuna, euskaraz bizitzeko debekua bizi dugu euskaldunok, Euskal Herri osoan”. Horren haritik, “hizkuntza politika burujabe” baten beharra aldarrikatu dute. Bestalde, baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo duela ere nabarmendu dute, “euskaraz bizitzeko nahia erakusteaz gain”. Abenduaren 1ean manifestazioa Gaur zortzi euskaraz bizitzearen aldeko manifestaziora joateko deia egin dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek. 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Anoeta estadiotik.
Gutxiago badira ere, badira udazkenean Irunera iristen diren turistak, hiriaren askotariko eskaintzak erakarrita. Oiasso Erromatar Museotik bisita gidatuak eskaintzen dituzte asteburuetan museoa, Ama Xantalen ermita eta Irugurutzetako Labeak ezagutzeko. Gaur eguraldia lagun izan dute parte hartzaileek. Gaur (larunbata) goizez taldetxo bat joan da Ama Xantaleneko bisita egitera, eta beste talde bat gehitu zaizkio, ondoren, museoaren ibilbidea egiteko. Irugurtzetako kizkaltzeko labeen bisitaldia bihar izango da; 11:00etan abiatuko da Oiassotik Tren Berdea Irustara. Patricia eta David gazteak Valladolidetik (Gaztela-Leon, Espainia) etorri dira. Lehen aldia dute Euskal Herrian eta gaur hasi dituzte oporrak Irunen; bihar Donostiara joango dira eta handik segituko dute euskal lurraldea ezagutzen. Gaur goizean Ama Xantalenen izan dira eta, Patriciak esan digunez, harritu egin ditu ermitaren barrukoak: “Oso interesantea da; harrigarria da hain metro koadro gutxitan nola ager daitekeen hainbeste informazio, hainbeste aztarnak, historiako hain garai desberdinetakoak. Ikusiko dugu museoak zer eskaintzen digun, baina niri garai desberdinetako bizitza imajinatzea gustatzen zait eta, gidariak azaldu digunez, Oiasso Erromatar Museoan gehienbat erromatar garaiko eguneroko bizitzako objetuak ikusiko ditugunez. Horregatik, uste dut asko gustatuko zaidala museoaren bisita”.
Magosto, gaztain denboraldia, jaiari bukaera emateko Txirikila Txapelketa jokatzen ari dira Donibaneko Santiago plazan. Hamasei lagunek eman dute izena joko galiziarrean. Joan den astean hasi ziren Magostoa ospatzen.
Besteak beste Estigia, Anestesia eta Negu Gorriak taldeetako kide izandako Mikel Kazalis zarauztarrak Matxura proiektu berria aurkeztuko du gaur gauean Psilocybenea aretoan. Fer Apoa (Corazon de Sapo, Kuraia…), Aitor Abio (Pi L.T.) eta Txarly Dia...