Txikia geratu zaie Kale Nagusia
Joan den denboraldian irabazitako banderen bedeinkapen ekitaldia egin du gaur goizean Hondarribia Arraun Elkarteak. Txikia geratu zaie Kale Nagusia, hamalau bandera izan direlako guztira bedeinkatu dituztenak, aulki mugikorreko zein TKE Ligako arraunlariek lortutakoak. 12:00etan hasi dira txafeluak botatzen eta hamar minutu geroago abiatu dira herriko neska eta mutil arraunlariak egoitzatik. Santa Maria atetik igaro direnean txalo artean hartu dituzte herritarrak. Udaletxetik pasa eta gero herriko ordezkariak batu zaizkie eta denak elkarrekin hurbildu dira parrokira, bertan banderak bedeinkatzeko. Jendetza elkartu da eliz kanpoan, arraunlariei harrera egiteko. Mezaren ondoren Hermandadera jaitsi dituzte banderak. Ohikoa den bezala, han geratuko dira, gordeta. Ekitaldia bukatuta, bazkaria egin dute arrantzale eta zale batzuk, Alameda jatetxean.
Joan den denboraldian irabazitako banderen bedeinkapen ekitaldia egin du gaur goizean Hondarribia Arraun Elkarteak. Txikia geratu zaie Kale Nagusia, hamalau bandera izan direlako guztira bedeinkatu dituztenak, aulki mugikorreko zein TKE Ligako arraunlariek lortutakoak. 12:00etan hasi dira txafeluak botatzen eta hamar minutu geroago abiatu dira herriko neska eta mutil arraunlariak egoitzatik.
Santa Maria atetik igaro direnean txalo artean hartu dituzte herritarrak. Udaletxetik pasa eta gero herriko ordezkariak batu zaizkie eta denak elkarrekin hurbildu dira parrokira, bertan banderak bedeinkatzeko. Jendetza elkartu da eliz kanpoan, arraunlariei harrera egiteko.
Mezaren ondoren Hermandadera jaitsi dituzte banderak. Ohikoa den bezala, han geratuko dira, gordeta. Ekitaldia bukatuta, bazkaria egin dute arrantzale eta zale batzuk, Alameda jatetxean.