Hondarribia-Irunek irabazteko beharra izango du gaur arratsaldean
Etxean jokatuko du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Emakumeen Ligako zazpigarren jardunaldian. Zuzeneko aurkari baten kontra jokatuko du, Bembibre PDM taldearen kontra, 19:00etatik aurrera Hondartza kiroldegian. Anne Peñaren neskek bi garaipen ditu...
Etxean jokatuko du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Emakumeen Ligako zazpigarren jardunaldian. Zuzeneko aurkari baten kontra jokatuko du, Bembibre PDM taldearen kontra, 19:00etatik aurrera Hondartza kiroldegian.
Anne Peñaren neskek bi garaipen dituzte eta Leongo taldeak bakarra. Oraindik bakoitzaren lekua zein den esateko goiz bada, bi taldeen hasierako helburua datorren urtean maila berean jarraitzea da eta borroka horretan aurkari zuzenak izan daitezke. Horrela, Bembibreren aurkako lehian garaipena lortzea garrantzia handikoa litzateke Hondarribia-Irunentzat, bi puntura zabalduko bait lukete bi taldeen arteko tartea.
Lehen urtea du Bembibrek Emakumeen Ligan eta, mailari eustea helburu, barneko jokoa sendotu dute Brown eta Miller estatubatuarrekin. Veronica Alonso baseak eta Eli Vivas eta Cristina Lopez hegalek osatzen dute Leongoen hasierako boskotea.

