Zortzi eguneko greba deitu du LABek Catelsan
LAB sindikatuak, Catelsa enpresan zortzi eguneko greba deialdia egin du. Lan delegaritzan gaur bertan erregistratu dute sindikatuko kideek aurreabisua. Era berean, egoeraren irakurketa egin du LABek, grebara zein arrazoik eraman duten azaltzeko: R...
LAB sindikatuak, Catelsa enpresan zortzi eguneko greba deialdia egin du. Lan delegaritzan gaur bertan erregistratu dute sindikatuko kideek aurreabisua.
Era berean, egoeraren irakurketa egin du LABek, grebara zein arrazoik eraman duten azaltzeko: ”Orain artean, LABek Catelsako ordezkariekin izandako bilera guztietan enpresaren bideragarritasunaren inguruko eztabaida mahaigaineratu du. Enpresaren aldetik, eztabaida horri uko egin zaio, eta itxiera eztabaidaezina dela jakinarazi zaigu. LABek egindako azterketek, enpresa bideragarria dela erakusten dute. Bestalde, enpresa ixteko erabakia multinazionalak erabakia da, eta atzean dagoena produkzioa beste nonbait eramatea da, soldata merkeagoak ordainduz. Azkenik, 61 Langileak ziurgabetasun egoera izugarrian daude, oraindik ez dakite zer nolako proposamena jasoko duten multinazioanalern partetik. LABen iritzian, beraiekin era ankerrean jolasten ari dira, eta LABek ez du inolaz ere jarrera hori onartuko”.

