Zinemaldi arkeologikoa asteartean abiatuko da
Bidasoko XII. Zinemaldi Arkeologikoa aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Kultur zinegotziak eta Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak. Zinemaldia azaroaren 27tik 30era bitartean garatuko da, Amaia KZn eta Oiasso museoan bertan. Europan izango diren hiru estreinaldi nabarmendu ditu Urteagak berrikuntza gisa: “horietako bat berezia da guretzako eta ilusio handia egiten digu. Izan ere, Ponpeian grabatuta dago, Arkeolanek eta Oiasso museoak lagundutako indusketa batean zehazki”. Halaber, Roveretoko (Italia) eta Bordeleko zinemaldi arkeologikoetan saritutako bi film ikusi ahal izango dira Bidasoko zinemaldian. Egitaraua ezagutzeko Oiasso Erromatar Museoaren webgunera jo dezakete interesatuek.
Bidasoko XII. Zinemaldi Arkeologikoa aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Kultur zinegotziak eta Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak. Zinemaldia azaroaren 27tik 30era bitartean garatuko da, Amaia KZn eta Oiasso museoan bertan.
Europan izango diren hiru estreinaldi nabarmendu ditu Urteagak berrikuntza gisa: “horietako bat berezia da guretzako eta ilusio handia egiten digu. Izan ere, Ponpeian grabatuta dago, Arkeolanek eta Oiasso museoak lagundutako indusketa batean zehazki”.
Halaber, Roveretoko (Italia) eta Bordeleko zinemaldi arkeologikoetan saritutako bi film ikusi ahal izango dira Bidasoko zinemaldian.
Egitaraua ezagutzeko Oiasso Erromatar Museoaren webgunera jo dezakete interesatuek.