Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Tabakismoaren kontrako kanpaina abiaraziko dute badiaren inguruko herrietan

admin
Bidasoa
2012/11/23
Azken urteetan erretzaileen kopurua jaitsi bada ere, tabakismoaren aurkako borrokan jarraitu nahi du Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak. Horretarako kanpaina bat jarri du abian, Gipuzkoako Osasun Eskualdearekin batera. Errenteria-Oreretako, Pasaiako, Lezoko, Altzako eta Bidebietako oinarrizko osasun eremuetan hedatuko dute, gehienbat, tabakismoaren kontrako mezua. Kanpaina hori aurrera eramateko osasun eta gizarte eragileekin lan egingo dute, hala nola, farmaziekin, odontologoekin, Osalanekin edo eremu horietako eskoletako ikasleekin. Horretarako, herri horietako alkatetzekin zein Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri dira. Gehienbat gazteekin egin nahi dute lan, eurengana iristeko zailtasun handiagoa dagoelako. “Ikasleak 11 urtetik 16ra bitartean hasten dira erretzen, medikura gehiegi joaten ez den populazio sektorea da, eta ez da erraza beraiengana betiko komunikabideak baliatuta iristea”, onartu du osasun zuzendaritzaordeak. Horregatik, ikasleak eurak izango dira tabakismoaren kontrako kanpainaren identifikazio elementua egiteko ardura izango dutenak. Hala, hedatuko diren mezuen egile izango dira ikasleak, “informazio eta komunikazio teknologiak eskaintzen dituzten baliabideak erabilita”, azaldu duenez. Lehiaketa Ikasleek landuko dutena Hobe erre gabe lelopean egingo dute, eta elementu bisual bat osatuko dute. DBHko ikasleek har dezakete parte bertan. Lanak aurkezteko epea datorren urteko azaroaren 30era arte luzatu dute. Sarien artean PSP Vital, iTouch edo iPod mini bezalako gadgetak daude. Ez da egingo duten lehiaketa bakarra izango. Izan ere, datorren ikasturteko lehen hiruhilekoan sakelako telefonoekin egindako bideoen lehiaketa egingo dute, lelo eta sari berberekin. Bideo horiek Youtuben jarriko dituzte gero. Ohitura aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoan orain dela bost urte osasunaren gaineko inkesta egin zuten. Emaitzen arabera, Gipuzkoan gizonen %29k erretzen du, eta emakumeen %21ek. Gazteen artean, hala ere, sexuen ikuspuntutik, ohitura aldatzen ari da. Horrela, 16 eta 24 urte bitarteko nesken %27,5 da erretzailea, eta mutilen %23. Erretzeko ohitura uztaraztea da kanpainaren muinetako bat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.