Kalera aterako dira kaleratze eta murrizketen kontra Irun eta Errenterian
Euskal Herriko ehun eragilek deituta, tartean, ELA, LAB, EHNE, ESK, EILAS, Hiru, CGT eta CNT sindikatuak, datorren astean zehar mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herri osoan, eta horien artean, Irun eta Errenteria-Oreretan, hala nola, etxe kaleratzeen eta murrizketen kontra. Irungo mobilizazioa goizean izango da. 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan. Errenteria-Oreretan arratsaldean hasiko dira mobilizazioak. 19:00etan, manifestazioa zaratatsua egingo dute, Herriko Plazatik abiatuta.