Irungo Euskararen Nazioarteko Eguna aurkeztu dute
Euskararen Nazioarteko Eguna 2012 Irunen lehen aldiz egingo dute aurten. Horren berri eman dute gaur elkarte ezberdinetako eragileek eta Irungo Udaleko Euskara delegatu Fernando San Martinek. Miren Polo Betti Gotti elkarteko kideak azaldutakoaren arabera, “euskarak gure herrian duen presentzia urriaz kezkaturik, eta beronen normalkuntza prozesuan eragiteko asmoz, duela hilabete batzuk biltzen hasi ginen”. Eta hasieran bildutako elkarteak, besteak beste, ziren: Antxeta Irratia, Betti Gotti euskara taldea, Bidasoko Euskal Kultur Taldea (EKT), Irunabar Bertsolarien Elkartea, Irun Iruten Euskara Elkartea eta Irungo AEK. Hala, hamaika helburu dituztela adierazi du Polok, “baina lanean nonbaitetik hasi behar ginen, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat kultur ekitaldiz osatutako astea antolatzeari ekin genion”. Era horretan, beste hainbat eragilerekin harremanetan jarri zirela azaldu du, eta Irungo Udala, Irungo Atsegiña, Motor elkartea eta Luma aldizkariak egitasmoarekin bat egin zuten. Asteburu bat baino gehiago EKTn bildutako elkarte eragileek Miren Polo bidez adierazi dutenez, “jakitun gara asteburu bateko lana baino askoz ere gehiago behar dugula Irunen”. Eguneroko erabilera da eragileek “erdietsi” nahi dutena eta “edonon, edonoiz eta edonorekin aritu nahi dugu euskaraz; hitz batean, euskaraz bizi nahi dugu”, ondorioztatu dute. Horiek horrela, Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua ezagutzeko hemen klik egin.
Euskararen Nazioarteko Eguna 2012 Irunen lehen aldiz egingo dute aurten. Horren berri eman dute gaur elkarte ezberdinetako eragileek eta Irungo Udaleko Euskara delegatu Fernando San Martinek.
Miren Polo Betti Gotti elkarteko kideak azaldutakoaren arabera, “euskarak gure herrian duen presentzia urriaz kezkaturik, eta beronen normalkuntza prozesuan eragiteko asmoz, duela hilabete batzuk biltzen hasi ginen”. Eta hasieran bildutako elkarteak, besteak beste, ziren: Antxeta Irratia, Betti Gotti euskara taldea, Bidasoko Euskal Kultur Taldea (EKT), Irunabar Bertsolarien Elkartea, Irun Iruten Euskara Elkartea eta Irungo AEK.
Hala, hamaika helburu dituztela adierazi du Polok, “baina lanean nonbaitetik hasi behar ginen, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat kultur ekitaldiz osatutako astea antolatzeari ekin genion”. Era horretan, beste hainbat eragilerekin harremanetan jarri zirela azaldu du, eta Irungo Udala, Irungo Atsegiña, Motor elkartea eta Luma aldizkariak egitasmoarekin bat egin zuten.
Asteburu bat baino gehiago
EKTn bildutako elkarte eragileek Miren Polo bidez adierazi dutenez, “jakitun gara asteburu bateko lana baino askoz ere gehiago behar dugula Irunen”. Eguneroko erabilera da eragileek “erdietsi” nahi dutena eta “edonon, edonoiz eta edonorekin aritu nahi dugu euskaraz; hitz batean, euskaraz bizi nahi dugu”, ondorioztatu dute.
Horiek horrela, Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua ezagutzeko hemen klik egin.