Irun Hiria Musika Bandak Santa Zezilia ospatu eta Primitivo Azpiazu omenduko du
Irun Hiria Musika Banda Kultur Taldeak Santa Zezilia ospatuko du igandean, azaroaren 25ean eta horrekin batera, Primitivo Azpiazu omenduko du, haren jaiotzaren ehungarren urteurrenean. Irungo Udaleko alkate Jose Antonio Santanoz gain, Irun Hiria Musika Bandako Jose Maria Rastrilla presidentea eta taldeko zuzendari eta Azpiazuren biloba Iñaki Gurrutxaga izan dira agerraldian. Azpiazu Irungo doinu ezagun ugari konposatu zituen bere bizitzan zehar, tartean, Real Unioneko eta Euskal Jirako ereserkiak, edota Inauterietako sardinaren ehorzketakoa ere. Hala, alkatearen hitzetan “merezitako omenaldia” egin nahi dio hiriak Azpiazuri. Horrez gain, Santa Zezilia eguna ospatzeko egitaraua antolatu du igandean Irun Hiria Musika Bandak. Eguneko egitaraua eta Azpiazuren omenezko kontzertuan joko diren kantak ondokoak dira: Santa Zezilia eguneko egitaraua: Kalejira San Juan plazatik Junkal elizaraino, 10:15ean. Urtean zehar hildako musikari eta senideen omenezko meza, Junkal elizan, 10:30ean. Kalejira San Juan plazara bueltan, 11:30ean. Azpiazuren omenezko kontzertua Amaia KZn, 12:30ean. Anaitasun bazkaria Irungo Mendizaleak elkartearen egoitzan, 14:30ean. Kontzertua: Music for a festive occassion. Obertura. Jan Haderman Ermitaren ondoan. Euskal olerkia. Felix y Julian Lavilla Biribilketa. Manuel Gainza Guadix. Chef. Maite Ederra. Primitivo Azpiazu Ama Xantalen. Aldapa. Jaien bukaera. Primitivo Azpiazu
Irun Hiria Musika Banda Kultur Taldeak Santa Zezilia ospatuko du igandean, azaroaren 25ean eta horrekin batera, Primitivo Azpiazu omenduko du, haren jaiotzaren ehungarren urteurrenean. Irungo Udaleko alkate Jose Antonio Santanoz gain, Irun Hiria Musika Bandako Jose Maria Rastrilla presidentea eta taldeko zuzendari eta Azpiazuren biloba Iñaki Gurrutxaga izan dira agerraldian.
Azpiazu Irungo doinu ezagun ugari konposatu zituen bere bizitzan zehar, tartean, Real Unioneko eta Euskal Jirako ereserkiak, edota Inauterietako sardinaren ehorzketakoa ere. Hala, alkatearen hitzetan “merezitako omenaldia” egin nahi dio hiriak Azpiazuri.
Horrez gain, Santa Zezilia eguna ospatzeko egitaraua antolatu du igandean Irun Hiria Musika Bandak. Eguneko egitaraua eta Azpiazuren omenezko kontzertuan joko diren kantak ondokoak dira:
- Kalejira San Juan plazatik Junkal elizaraino, 10:15ean.
- Urtean zehar hildako musikari eta senideen omenezko meza, Junkal elizan, 10:30ean.
- Kalejira San Juan plazara bueltan, 11:30ean.
- Azpiazuren omenezko kontzertua Amaia KZn, 12:30ean.
- Anaitasun bazkaria Irungo Mendizaleak elkartearen egoitzan, 14:30ean.
Kontzertua:
- Music for a festive occassion. Obertura. Jan Haderman
- Ermitaren ondoan. Euskal olerkia. Felix y Julian Lavilla
- Biribilketa. Manuel Gainza
- Guadix. Chef. Maite Ederra. Primitivo Azpiazu
- Ama Xantalen. Aldapa. Jaien bukaera. Primitivo Azpiazu