Iritzia: “Hondakinen kudeaketan erabilpen alderdikoiaren kontra”
Atez Ateko Bilketaren aldeko Udal Kataluniarren Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta edozein interes politiko edo ekonomikoren gainetik dago; elkarte horren helburu nagusia, gaikako AAB (Atez Ateko Bilketa) sistemaren oinarrien gainean, aholkatu, informatu eta sistema bera zer den hedatzea baita. “Edozein asmo politikoren gainetik” esaldia azpimarratu dugu, elkarte hau, kolore ezberdinetako alderdi politikoetako bazkideek osatu dutelako. Pertsona guzti horiek, euren iritzi politikoak ezberdinak izanik ere, dagoeneko Katalunian ezarrita dagoen eta urteetan zehar jasangarriena eta eraginkorrena den zabor bilketa eredu honen alde egin dute apustu. Hori guztiagatik, elkarte honetatik AAB hauteskunde irabazi asmo gisa, edo helburu alderdikoi modura erabil ez dadin lan egin dugu. Harrituta gaude EAEn hondakinen kudeaketaren politizazioa muturreraino nola eraman den ikusita. Hondakin bilketa sistema bati ez bailitzaioke alderdi kolorerik jarri behar, batez ere esperientziak argi eta garbi erakutsi duenean zeinen onak diren berorren bidez lortutako emaitzak. Azken hilabeteotan prentsan AAB sistema zikina, antiestetikoa, eraginkortasun baxukoa, osasunaren kalterakoa, garestia, udalerriak itsusten dituena, hiritarren gehiengoaren kontrakoa, hiritarrak zaborraren mirabe bilakatzen dituena eta bestelakoak irakurri ditugu. Horregatik, elkarte honetatik , 12 urte baino gehiagotan zehar Kataluniako 101 herritan jasotako eskarmentutik gure ikuspuntua zein den erakutsi nahi dugu. 2000. urteko hastapenetatik gaur arte, AAB gaikako bilketan ezagutzen den sistemarik hoberena [...]
Atez Ateko Bilketaren aldeko Udal Kataluniarren Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta edozein interes politiko edo ekonomikoren gainetik dago; elkarte horren helburu nagusia, gaikako AAB (Atez Ateko Bilketa) sistemaren oinarrien gainean, aholkatu, informatu eta sistema bera zer den hedatzea baita.
“Edozein asmo politikoren gainetik” esaldia azpimarratu dugu, elkarte hau, kolore ezberdinetako alderdi politikoetako bazkideek osatu dutelako. Pertsona guzti horiek, euren iritzi politikoak ezberdinak izanik ere, dagoeneko Katalunian ezarrita dagoen eta urteetan zehar jasangarriena eta eraginkorrena den zabor bilketa eredu honen alde egin dute apustu. Hori guztiagatik, elkarte honetatik AAB hauteskunde irabazi asmo gisa, edo helburu alderdikoi modura erabil ez dadin lan egin dugu.
Harrituta gaude EAEn hondakinen kudeaketaren politizazioa muturreraino nola eraman den ikusita. Hondakin bilketa sistema bati ez bailitzaioke alderdi kolorerik jarri behar, batez ere esperientziak argi eta garbi erakutsi duenean zeinen onak diren berorren bidez lortutako emaitzak. Azken hilabeteotan prentsan AAB sistema zikina, antiestetikoa, eraginkortasun baxukoa, osasunaren kalterakoa, garestia, udalerriak itsusten dituena, hiritarren gehiengoaren kontrakoa, hiritarrak zaborraren mirabe bilakatzen dituena eta bestelakoak irakurri ditugu. Horregatik, elkarte honetatik , 12 urte baino gehiagotan zehar Kataluniako 101 herritan jasotako eskarmentutik gure ikuspuntua zein den erakutsi nahi dugu.
2000. urteko hastapenetatik gaur arte, AAB gaikako bilketan ezagutzen den sistemarik hoberena izan da hondakinen kantitatea eta kalitatea bermatzeko garaian. AABrekin birziklatze tasa %60tik %80 artekoa izan da, hau da, laugarren edukiontzia duten udaletan jasotzen den batez bestekoaren bikoitza. Emaitza horien ondorioz, Katalunian egunez egun herri gehiago ari dira bilketa sistema hau ezartzen euren udaletan.
AAB zuzen egitea borondatepolitiko eta hautaketa burutsuen ondorio da, honek azaltzen die hiritarrei, aurreiritzirik gabe eta modu gardenean, zein diren sistema honen abantailak.
AAB behar bezala ezartzen denean, berehalako emaitzak ezin hobeak izaten dira, eta azkenean hasieran kontra daudenek euren asimilazio bidea egin ondoren, herritarren iritzia oso baikorra bilakatzen da. Atez Atekoa ezarri ondorengo inkestetan, herritarrek hondakinak egunero ateratzeko uneko erosotasuna oso ongi baloratzen dute, ez baitute sotoko atetik edukiontzietaraino mugitu beharrik.
Egia da, AABren ezarpenak etxeko ohituren aldaketa dakarrela, baina informazio egokia eta behar bezalako kontzientziazioa izanez gero, aldaketa hau azkar barneratzen da, eta egunerokotasunean modu naturalean txertatzen da.
Gaur egun, esperientzia horiek guztiak Katalunian 15.000 biztanle arterainoko herrietan egin dira. Horrek ez du esan nahi sistemaren ezarpen hau hiri handiagoetan egin ezin denik. Italian, esaterako, Milan, Novara, Turin, Napoles, Bolonia eta Erroma bezalako hiri handietan egiten da atez atekoa; baita 100.000 biztanle baino gehiago dituzten Monza eta Salernon; azken hauetan oraindik ezarri ez badute, ezartzeko bidean dira.
Alderdien arteko talkak ez gintuzke zaborren kudeaketari buruzko eztabaida serio eta patxadatsua egiteko bereizi behar. Ingurumari honetan, gaikako AABk Kataluniako hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia, eta munduko beste latitude askotan askoz bide luzeagoko eskarmentuak emandako aldeko argudio aukera ezin hobeak bermatzen ditu.
Jon Legorburu. Lezo Zero Zabor taldearen izenean