Indarkeria matxistarekiko “erabateko gaitzespena” adierazi du udalak
Azaroaren 25aren harira, bozeramaileen batzordeak adierazpena atera du. Bertan, “indarkeria matxistarekiko erabateko gaitzespena” agertu du, eta zehazki, “emakumeen kontrako edozein indarkeria adierazpen eta edozein sexismo forma̶...
Azaroaren 25aren harira, bozeramaileen batzordeak adierazpena atera du. Bertan, “indarkeria matxistarekiko erabateko gaitzespena” agertu du, eta zehazki, “emakumeen kontrako edozein indarkeria adierazpen eta edozein sexismo forma”. Horrez gain, gazteen artean, “baita adin txikikoen artean ere” ageri den indarkeria matxistaz ohartarazi du.
Horri aurre egiteko, “maskulinitate eta feminitate ereduen aldaketa sakona” behar dela jakinarazi du, “baita “emakume eta gizonen harreman afektibo eta sexualak eraikitzen diren moduan ere”.
Zentzu horretan, indarkeria matxista prebenitzeko “konpromiso aktiboa” izango duela hitz eman du, eta zentzu horretan, Beldur Barik programan lan egiten ari dela jakinarazi du: “Horren helburua, hain zuzen, sexismotik urruntzen diren neska eta mutilen jarrera positiboak identifikatu eta erakustea da, rol tradizionalak hausten dituzten neska-mutilak, eta berdintasunean oinarritzen den gizarte batean inplikatzen direnak”.
Horrez gain, herritarrei ere konpromisoak eskatu dizkie, eta edozein indarkeria edo diskriminazio sexista baztertzea. Azkenik, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean antolatu diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu.