Hondakinen batzordea asteartean elkartuko da
Hirugarren lan saioa egingo du Hondakinen Batzordeak asteartean, Merkatuzarren. Bilera horien asmoa “herrian dagoen hondakinen arazoari irtenbide bat ematea” dela gogorarazi du Ingurumen Sailak. Batzarra 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, e...
Hirugarren lan saioa egingo du Hondakinen Batzordeak asteartean, Merkatuzarren. Bilera horien asmoa “herrian dagoen hondakinen arazoari irtenbide bat ematea” dela gogorarazi du Ingurumen Sailak. Batzarra 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, eta antolatzaileen arabera, gehienez ere bi ordu iraungo du. Bileran parte hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu behar da, edo aitor[a bildua]izadi21.net helbidera idatzi behar da.

