Hilabete bukaerako kartelada eta afaria, 30ean
Hilaren 30a hilabeteko azken ostirala izanik, presoen eta iheslarien aldeko kartelada deitu du Herrirak, ohi bezala 20:00etan, Doneztebe plazatik hasita. Horrez gain, herri afaria ere antolatu dute. Girizia elkartean izango da, kartelada eta gero. Afar...
Hilaren 30a hilabeteko azken ostirala izanik, presoen eta iheslarien aldeko kartelada deitu du Herrirak, ohi bezala 20:00etan, Doneztebe plazatik hasita.
Horrez gain, herri afaria ere antolatu dute. Girizia elkartean izango da, kartelada eta gero. Afariaren prezioa 18 eurokoa da eta txartelak ohiko tokietan eros daitezke.