Herri Musika Jardunaldiak, arrakastatsuak
Pasa den asteburuan, Herri Musika Jardunaldien 11. aldia egin zuten herrian: Herri Musika Bildumak izenburupean. Arrakastatsuak izan ziren. Mahai ingurua bereziki interesgarria izan zen. Jardunaldien gaia Herri Musika Bildumak izanik, jorratu zituzten atalen artean bildumen mantenua egon zen. Soinu-tresnen arloan, museoei dagokien araudia jarraituz, soinu-tresnak arte ederretako piezak bezala zaintzen dira eta haiek erabiltzea debekatuta dagoela esan daiteke, erakutsi egin daitezke, tenperatura eta hezetasun kontrolatuarekin, baina ezin dira jo. Baina musikari guztiek dakite erabiltzen ez den soinu-tresna hondatu egiten dela. Ikusentzunezko materialen arloan berriz, sorpresak izan ziren. Ia denok uste dugu CD eta DVD-ak betirako eginak direla, baina dagoeneko arazoak sortuak dira. Kopia zein orginalak 10-15 urteko epean hondatzea ohikoa da, eta bertan bilduta zenuen informazioa galdu egiten duzu. Horrena aurrean dauden aukera ezberdinak planteatu ziren, baina agerian geratu zen diru gutxirekin ezer egitea zaila dela.
Pasa den asteburuan, Herri Musika Jardunaldien 11. aldia egin zuten herrian: Herri Musika Bildumak izenburupean. Arrakastatsuak izan ziren. Mahai ingurua bereziki interesgarria izan zen.

Argazkian: Juan Mari Beltran (Soinueneakoa eta moderatzailea), Jose Luis Loidi (Ikusteko Musika-koa), Mikel Petrirena (Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kidea) eta Alfonso Fernandez Garcia (Muséu del Pueblu d'Asturies-ko zuzendaria)
Jardunaldien gaia Herri Musika Bildumak izanik, jorratu zituzten atalen artean bildumen mantenua egon zen. Soinu-tresnen arloan, museoei dagokien araudia jarraituz, soinu-tresnak arte ederretako piezak bezala zaintzen dira eta haiek erabiltzea debekatuta dagoela esan daiteke, erakutsi egin daitezke, tenperatura eta hezetasun kontrolatuarekin, baina ezin dira jo. Baina musikari guztiek dakite erabiltzen ez den soinu-tresna hondatu egiten dela. Ikusentzunezko materialen arloan berriz, sorpresak izan ziren. Ia denok uste dugu CD eta DVD-ak betirako eginak direla, baina dagoeneko arazoak sortuak dira. Kopia zein orginalak 10-15 urteko epean hondatzea ohikoa da, eta bertan bilduta zenuen informazioa galdu egiten duzu. Horrena aurrean dauden aukera ezberdinak planteatu ziren, baina agerian geratu zen diru gutxirekin ezer egitea zaila dela.