Gutuna: ‘Eskerrak Pasai Donibaneri’
2012ko ekainaren 23an herriko plazan egin zidaren omenaldiari buruz ari naiz, nola ez. Gutun honen bidez eskerrak eman nahi dizkiot publikoki Donibaneko herriari. Esker bereziak ekitaldia antolatu zuen Karrakela Komandoari, laguntza eskaini zuten guzti...
2012ko ekainaren 23an herriko plazan egin zidaren omenaldiari buruz ari naiz, nola ez.
Gutun honen bidez eskerrak eman nahi dizkiot publikoki Donibaneko herriari. Esker bereziak ekitaldia antolatu zuen Karrakela Komandoari, laguntza eskaini zuten guztiei: tabernak, jatetxeak, elkarteak, dendak, udala, erakundeak, partikularrak… eta, nola ez, nire emaztea den Korori, bera baita etxetik alde egiten uzten nauena herriaren aldeko hainbat saltsatan aritzeko.
Hartan opari asko jaso nituen, baina antolatzaileek oraindik beste ezusteko opari bat zuten gordeta: nire emazte kutunarekin batera bidaia Benidormera. Hona hemen orain arte nire esker ona adierazteko itxarotearen arrazoia.
Esan azken oparia dastatu dugula, ondo dastatu gainera. Benetan atsegina izan da.
Mila esker, berriro, denoi bihotz-bihotzez.
Joxe Ramon Sistiaga ‘Kaxero’. Donibane.