Etxe kaleratzeen gaineko mozioa eztabaidatuko dute udalbatzarrean
Asteartean izango da azaroko ohiko udalbatzarra, eta zinegotziek bost puntu izango dituzte mahai gainean. Horien artean, laugarrena, pil-pilean dagoen gai bat izango da: etxe kaleratzeak. Aurretik, hirugarrenean, Errenteriako Udala tokian tokiko energi...
Asteartean izango da azaroko ohiko udalbatzarra, eta zinegotziek bost puntu izango dituzte mahai gainean. Horien artean, laugarrena, pil-pilean dagoen gai bat izango da: etxe kaleratzeak. Aurretik, hirugarrenean, Errenteriako Udala tokian tokiko energia iraunkorraren aldeko Alkateen Itunera atxikitzea bozkatu beharko dute zinegotziek. Aurrekoak tramiteak izango dira: irailaren 25eko udalbatzarreko aktaren onespena eta hainbat ebazpenen berri ematea. Azken puntuan, ohi bezala, tartea egingo diote galdera eta eskariei.