Berdintasun Kontseiluak bat egin du talde feministen deialdiarekin
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak bat egin du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, eta batik bat, Errenteria-Oreretakoak egin duen deialdiarekin, eta hala, etzi, egingo duten elkarretaratzera jo...
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak bat egin du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, eta batik bat, Errenteria-Oreretakoak egin duen deialdiarekin, eta hala, etzi, egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin du, 12:30ean, Zumardian.
Era berean, Niessen merkataritza zentroan eta Merkatuzarren herriko hainbat ikastetxetako haurrek egindako argazkiak ikustera gonbidatu ditu herritarrak, “emakumeen kontrako indarkeria nola ulertzen duten adierazi dute”.
Horrez gain, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera edukitzeko eskatu die errenteriarrei, “emakumeenganako indarkeria adierazpen guztiak salatu dezaten”.