Azaroaren 25eko ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatu du PSE-EEk
Pasaiako Udaleko PSE-EEk Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekitaldietan parte hartzea gonbidatu herritar guztiak, “batez ere neska eta mutil gazteak”. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin euren “konpromisoa...
Pasaiako Udaleko PSE-EEk Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekitaldietan parte hartzea gonbidatu herritar guztiak, “batez ere neska eta mutil gazteak”.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin euren “konpromisoa” berresten dutela jakinarazi dute zinegotzi sozialistek, eta emakumeen kontrako edozein indarkeria mota gaitzesten dutela. Horrela, gaineratu dute erakundeek, eta batez ere hurbilenekoek (“udalek”), erantzukizuna hartu behar dutela: “Gure aurreiritzi, rol eta eguneroko jarrera guztiak, izan pertsonalak edo taldekoak, berraztertu behar ditugu. Erantzukizun hori hartuta bakarrik iritsiko da aldaketarako konpromisoa”.
Horrez gain, Eudelen adierazpenarekin bat egin dute, eta Beldir Barik programa indarkeria matxista prebenitzeko baliozkoa dela uste du Pasaiako udal talde sozialistak.