Yemamah taldeak doinu brasildarrak joko ditu, gaur, De Cyne Reynan
Yemamah taldeak Brasilgo doinuak ekarriko ditu Errenteria-Oreretara, gaur gauean. Kontzertua 22:30ean izango da De Cyne Reyna tabernan. Brasil eta Euskal Herriko kideekin osatutako taldea da Yemamah, eta horrek ere taldearen aniztasunean eragina izan d...
Yemamah taldeak Brasilgo doinuak ekarriko ditu Errenteria-Oreretara, gaur gauean. Kontzertua 22:30ean izango da De Cyne Reyna tabernan.
Brasil eta Euskal Herriko kideekin osatutako taldea da Yemamah, eta horrek ere taldearen aniztasunean eragina izan du. Hala nola, bossa nova, samba eta fogo doinuak joko dituzte, eta funk, reggae eta jazzarekin nahastu.
Lau kideko taldea da: Rodrigo Martins (bateria eta perkusioak), Filipe Bittencourt (gitarra eta ahotsa), Andre Mello (baxua eta ahotsa), eta Ioseba Olano (saxoa eta ahotsa).
Mikelazuloren Herrien Astearen barruan kokatzen da kontzertua, eta aurretik, 19:00etan, Mikelazulo elkartean, Qalbi (Nire bihotza) film laburra emango dute. Egitarau osoa errenteria.hitza.info webgunean eskura daiteke.