Turismoaren sektoreko profesionalei zuzendutako ikastaroa antolatu du Bidasoa Bizirik-ek
Xehetasunen kultura ikastaro praktikoa antolatu du Bidasoa Bizirik erakundeak Anfitrioiak prestakuntza programaren baitan. Basquetourrek Euskal Autonomi Erkidegoko eskualde guztietan abian duen turismo enogastronomikoa bultzatzeko planaren baitan antolatutako jarduera da eta turismoaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago. Azaroaren 27an asteartearekin garatuko da ikastaroa eta izen emate epea bihar bukatuko da. Bidasoa Bizirik-en arabera, Irunen eta Hondarribian “turistek egin ahal dituzten planak zuzenean” profesionalei erakustea da jardueraren helburua. Era horretan, “bisitarei proposatzeko plan eta esperientzia gehiago edukiko dituzte”. Ibilbidea Ikastaroko parte hartzaileek Oiasso museoan egon beharko dute asteartean, 15:30ean. Tren berdeak bertan jasoko ditu eta Irugurutzetako labeetara eramango ditu. Horren ondotik, Ola sagardotegira abiatuko dira eta bisita gidatu bat egingo dute bertan. Horiek horrela, handik Hondarribiko Hiruzta txakolindegira autobusez eramango dituzte parte hartzaileak eta bisitaren ondotik, ikus-entzunezko bat ikusiko dute ikastaroari bukaera emanez. Ikastaroan parte hartu nahi duten lagunek turismo bulegoetan edo 943615458 telefono zenbakian izena eman dezakete.
Xehetasunen kultura ikastaro praktikoa antolatu du Bidasoa Bizirik erakundeak Anfitrioiak prestakuntza programaren baitan. Basquetourrek Euskal Autonomi Erkidegoko eskualde guztietan abian duen turismo enogastronomikoa bultzatzeko planaren baitan antolatutako jarduera da eta turismoaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago. Azaroaren 27an asteartearekin garatuko da ikastaroa eta izen emate epea bihar bukatuko da.
Bidasoa Bizirik-en arabera, Irunen eta Hondarribian “turistek egin ahal dituzten planak zuzenean” profesionalei erakustea da jardueraren helburua. Era horretan, “bisitarei proposatzeko plan eta esperientzia gehiago edukiko dituzte”.
Ibilbidea
Ikastaroko parte hartzaileek Oiasso museoan egon beharko dute asteartean, 15:30ean. Tren berdeak bertan jasoko ditu eta Irugurutzetako labeetara eramango ditu. Horren ondotik, Ola sagardotegira abiatuko dira eta bisita gidatu bat egingo dute bertan.
Horiek horrela, handik Hondarribiko Hiruzta txakolindegira autobusez eramango dituzte parte hartzaileak eta bisitaren ondotik, ikus-entzunezko bat ikusiko dute ikastaroari bukaera emanez.
Ikastaroan parte hartu nahi duten lagunek turismo bulegoetan edo 943615458 telefono zenbakian izena eman dezakete.