Naiara Casik txakurkroseko Espainiako Kopako lehen lasterketa irabazi du
Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko korrikalariek ongi baino hobeto hasi dute denboraldia. Batik bat, Naiara Casi larratxoarrak. Espainiako Kopako lehenengo lasterketa irabazi zuen Ruka txakurrarekin, Zizur Nagusian (Nafarroa) hilaren 10 eta 11n egindako lasterketetan. Ez zuen zorte bera izan Urrotzen Iban Angulo lezoarrak. Hilaren 18 eta 19an jokatutako Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen Triziklo Mailan, eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen lasterketan zehar hainbat arazo izan ostean. Lehenengo egunean txakur batek min hartu zuen, eta bigarrenean, hiru txakurrekin lehiatu zen, beraz. Eskualdera ere etorriko da lehia: urtarrilaren 27an, Donibanen; martxoaren 10ean, Errenteria-Oreretan, eta hil horren 31n, berriz, Oiartzunen. Denboraldiko probak Espainiako Kopa: Abenduak 2, Cercedilla (Madril, Espainia). Abenduak 15-16, Vallgorguina (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Urtarrilak 13, Liencres (Kantabria, Espainia). Urtarrilak 27, Donibane. Otsailak 17, Corrubias (Gaztela eta Leon, Espainia). Martxoak 3, Rodeiro (Pontevedra, Galizia). Gipuzkoako liga: Abenduak 9, Donostiako Txakurkrosa (Ulia). Urtarrilak 20, Zumaiako Txakurkrosa (behin-behinekoa). Urtarrilak 27, Jaizkibelgo Txakurkrosa. Otsailak 24, Tolosako Txakurkrosa. Martxoak 10, VI. Errenteriako Txakurkrosa. Martxoak 31, II. Oiartzungo Txakurkrosa.
Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko korrikalariek ongi baino hobeto hasi dute denboraldia. Batik bat, Naiara Casi larratxoarrak. Espainiako Kopako lehenengo lasterketa irabazi zuen Ruka txakurrarekin, Zizur Nagusian (Nafarroa) hilaren 10 eta 11n egindako lasterketetan.
Ez zuen zorte bera izan Urrotzen Iban Angulo lezoarrak. Hilaren 18 eta 19an jokatutako Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen Triziklo Mailan, eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen lasterketan zehar hainbat arazo izan ostean. Lehenengo egunean txakur batek min hartu zuen, eta bigarrenean, hiru txakurrekin lehiatu zen, beraz.
Eskualdera ere etorriko da lehia: urtarrilaren 27an, Donibanen; martxoaren 10ean, Errenteria-Oreretan, eta hil horren 31n, berriz, Oiartzunen.
Denboraldiko probak
- Espainiako Kopa: Abenduak 2, Cercedilla (Madril, Espainia). Abenduak 15-16, Vallgorguina (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Urtarrilak 13, Liencres (Kantabria, Espainia). Urtarrilak 27, Donibane. Otsailak 17, Corrubias (Gaztela eta Leon, Espainia). Martxoak 3, Rodeiro (Pontevedra, Galizia).
- Gipuzkoako liga: Abenduak 9, Donostiako Txakurkrosa (Ulia). Urtarrilak 20, Zumaiako Txakurkrosa (behin-behinekoa). Urtarrilak 27, Jaizkibelgo Txakurkrosa. Otsailak 24, Tolosako Txakurkrosa. Martxoak 10, VI. Errenteriako Txakurkrosa. Martxoak 31, II. Oiartzungo Txakurkrosa.